“Bi Hiritako historia-Historia de dos ciudades” erakusketa inauguratu da, Manuel Bermejoren margolan hirigile bilduma
Iruñeako zabalgunearen eta auzoen artean dauden desberdintasun ugariak islatzen ditu erakusketak, eta martxoaren 31ra arte ikusgai egongo da Parlamentuko atarian
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak Bi Hiritako historia-Historia de dos ciudades erakusketa inauguratu du gaur eguerdian, Manuel Bermejo Iturgaizen (Zirauki) lana, Iruñeako zabalgunearen eta auzoen artean ematen diren desberdintasunetan eta hiriak iradokitutako sentsazio pertsonaletan oinarritua.
Hala, Manuel Bermejori “Parlamentuko ataria erakusketarako espazio gisa hautatu izanagatik” eskerrak eman ondoren, Ainhoa Aznarezek bilduma osatzen duten 18 margolanak nabarmendu ditu, erakusketak iradokitzen digun hausnarketa ere bai. Bermejori hitza eman dio, “bera baita hiriko ikuspuntua hoberen azal diezagukena baita bi hiri batean existitzearen sentsazioa ere”.
“Mila esker Kultur Atrio ekimenari bizia emateagatik, espazio honi balioa emateko Parlamentu Irekiaren baitan sortu genuen ekimena eta hala izan ez balitz espazio hau oharkabean pasako litzateke. Eskerrik asko”.
Jarraian, Manuel Bermejok, lanaren egileak eskerrak eman ditu bere lanak espazio honetan jarri ahal izanagatik, eta Kultur Atrio ekimena ere nabarmendu du. Azaldu du bere bilduma honek Iruñeako zabalgunearen eta auzoen artean ematen diren desberdintasunak nabarmendu nahi dituela, “desberdintasun fisiko, arkitektoniko eta sozialak, bi hiri desberdinen sentsazioa ematen baitute, eta hala islatzen da erakusketan”.
Hitzartzeak amaitzean ibilbide bat egin dute egileak gidatuta, eta lan guztiak xehetasunez azaldu ditu, baita bere esanahia eta adierazi nahi izan dituen desberdintasunak ere”.
Ekitaldia Parlamentuko Atarian izan da eta bertan, Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariordea, Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Fanny Carrillo, Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Ainhoa Unzu, Nuria Medina eta Conchi Ruiz (PSN) egon dira. Ziraukiko alkatea eta zinegotzi batzuk ere bertaratu dira.
Manuel Bermejo Iturgaiz (Zirauki) Nafarroako artista bat da, Mikel Esparzaren tailerrean eta Iruñeako Arte Eskolan ikasitakoa (Salvador Beunza, Amaya Aranguren eta Juanjo Aquerretarekin). Aktiboki parte hartu du Alfredo Sada, Gardena, Asere-ge, Satala eta Mikel Esparzaren tallerra taldeekin erakusketa kolektiboetan. Bakarka Lizarrako Fray Diegon (2011 eta 2015), Zizur Nagusiko Kultur Etxean (2012 eta 2015), Ziudadelako Mistoen Eraikinean (2014) beste askoren artean.
Bi Hiritako historia-Historia de dos ciudades 18 margolanek osatzen dute (akrilikoa taula gainean). Egoitzako atarian ikusgai egongo da martxoaren 31 arte, 10etatik 20etara astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 11:30etatik 14:00etara.