Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Apirilak 24

“Klima gure eskuetan” topaketetako lehen jardunaldia Parlamentuan ospatuko da asteazken honetan

2017-2030 Nafarroako Klima Aldaketaren ibilbide orriak jasotzen dituen ekintzen barnean kokatzen da

 

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, Klima gure eskuetan topaketei irekiera emango die bihar, apirilak 25, asteazkenarekin. Klina, 2017-2030 Nafarroako Klima Aldaketaren ibilbide orriak jasotako ekintza da eta konpromiso esparruan antolatutako lan eta dibulgaziorako bi jardunaldi egingo dira, bigarrena Planetarioan ospatuko da.

 

Jardunaldiaren helburua Agora Klina eratzea izango da, erakunde eta sektore guztien parte hartzea bultzatuko duen Klima Parlamentu bat, Nafarroako Gobernuak gai honen inguruan dituen politikei jarraipena emateko.

 

Ekitaldia Ainhoa Aznarez Igarzak, Parlamentuko Lehendakariak eta Isabel Elizaldek, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Kontseilariak irekiko dute, Erabilera Anitzeko Aretoan, 18:00etan.

 

Jarraian, Andreu Escrivá dibulgatzaile eta klima aldaketan adituak Todavía no es tarde hitzaldia eskainiko du (18:30).

 

Jardunaldia amaitzeko, zortzi mahai monografiko sortuko dira (Atarian 19:30ean) eta gaiak hurrengoak izango dira: energia, mugikortasuna, nekazaritza, basoak, Osasuna, ura, tokiko ekintza eta hiri-birsorkuntza.