Noiz argitaratua Ostirala, 2017.eko Abenduak 1

“Parlamentu baten irudiak” erakusketa inauguratu da gaur, Foru Legebiltzarraren lau hamarkadako argazki laburpena

Erakusketak, abenduaren 21 arte Parlamentuko atarian egongo denak, Nafarroako Parlamentuaren eta eskaera politiko, sozial eta sindikalen arteko loturaren laburpen bat eskaintzen du

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, Imágenes para un Parlamento/Parlamentu baten Irudiak erakusketa inauguratu du gaur, izaera ibiltaria duen argazki erakusketa bat, gure ordezkarien Ganberaren ibilbidea erakusten duen “lau hamarkadako historiaren” lagin bat Foru Komunitateko txoko guztietara eramateko helburua duena.

 

Lehendakariaren hitzetan, “Parlamentuak Parlamentuko benetako protagonistentzat, hau da, herritarrentzat eginiko erakusketa da”, izan ere, Ganbera “Komunitate honetan bizi izan dira herritarren aldarrikapenen, gizarte hausturen eta borroka politiko–sindikalen islada baita, eta gure komunitatea anitza da, dinamikoa, elkartasunez betetakoa, polemikari lotua batzuetan eta kontsentsurako joera duena bestetan”.

 

Aznarezek azpimarratu du erakusketak “Parlamentuaren bizitzaren momentu esanguratsuenetako batzuk jasotzen dituela, horietako asko aldarrikapenekin, mugimenduekin eta garai bakoitzeko gertaera sozialekin zuzenki lotuak”.

 

Hala, Lehendakariak esan duenaren arabera, erakusketak islatzen du “Foru Legebiltzarrean ETAren indarkeria bezalako auziek izan duten eragina, edo izaera politiko edo poliziala izan duten beste auzi batzuek, ala memoria historikoaren esparrukoak, Leitzarango Autobiak, Itoizko urtegiak, intsumisoen mugimenduak, genero indarkeriak edo LGTBI sexu jazarpenak. Irudi mosaiko bat azken finean, Ganbera baten dinamismoaren ideia ematen duena, gero eta zorrotzagoak diren eta bere eskubideen gero eta kontzientzia gehiago duten herritarrekin guztiz lotuta dagoen Ganbera”.

 

Testuinguru honetan, erakusketa honek “gure legegilearen historiaren zati bat ezagutzeko aukera ematen digu, izan ere, legeak instituzioetan gauzatzen diren arren, herritarrengan sortzen dira”, nahiz eta “batzuetan hemizikloaren eta kalearen arteko distantzia oso handia egiten den behin botoa eman eta gero”.

 

Lehendakariak amaitzeko “elkarrizketa eta adostasun ahalmena” eskatu du, “kultura, hizkuntza eta lurralde sentsibilitate desberdinekiko errespetutik instituzioa indartzeko, gure demokraziaren oinarria baita, gero eta urrunago dauden herritarren konfiantza sortzeko amankomuneko espazioak sortuz”.

 

Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroa izan da musika jarri duena, ekitaldiari Nafarroako Ereserkiarekin eman dio hasiera, eta La Vielha izeneko branle bearnesarekin amaitu du, Nafarroako Parlamentua Pauen egon zen garaia oroitzen duen musika pieza, 1520ko Nafarroako Konkistatik Luis XIII.ak 1619an hiria militarki okupatu zuen arte.

 

Ekitaldia Ganberako atarian izan da, eta bertaratu direnen artean, Maiorga Ramírez, Mahaiko Lehen idazkaria egon da, Javier Gómara, Nafarroako Parlamentuko Lehendakari ohia, Arturo Goldaracena, Tafallako Alkatea, Carlos García Adanero (UPN), Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu), Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia (PSN) eta Maria Luisa Mangado, parlamentari ohia.

 

Imágenes para un Parlamento/Parlamentu baten Irudiak erakusketa neurri handiko (40 x 50 zm) 55 argazkik osatzen dute Legegintzalditan banatuta eta informazioa ematen duten hamaika panel daude. Erakusketak azalpen liburuxka bat eskaintzen du. Abenduaren 21 arte egongo da ikusgai atarian, 10:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera eta 11:00etatik 14:00etara larunbatetan. Hala eskatzen duten Nafarroako herri guztietara eramango da, eta Foru Legebiltzarreko egoitzatik kanpo burutzen diren Mahaia eta Eledunen Batzarraren bilkuretara (Parlamentu ibiltaria) eramango da.

 

Nafarroako Parlamentuko Prentsa Zerbitzuak egin du zuzendaritza eta errealizazio lana, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuaren laguntzarekin. Zuzendaritza artistikoan Adolfo Lakunza Eguaras aritu da, Ganberako argazkilari ofiziala.

 

Erakusketarako argazkiak utzi dituzten argazkilariak hauek dira: Javier Sesma, José Antonio Cordovilla, José Antonio Goñi, Jorge Nagore (DIARIO DE NAVARRA), Javier Bergasa, Patxi Cascante (DIARIO DE NOTICIAS), Jesús Diges, Villar López (Agencia EFE), Jagoba Manterola, Lander F. Arroyabe (ARGAZKI PRESS), Xabi Ventura (NAVARRA HOY), Joxe Lacalle (Egin), Cristina Abadía, Luis Azanza eta Adolfo Lakunza.