Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 27

2017ko azaroaren 27ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, AZAROAK 27, AGOIZKO UDALETXEAN EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute Agoizko Udaletxean gaur –astelehena, azaroak 27–, 09:30ean, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Ingurumen Kontseiluak 2017ko azaroaren 6ko bilkuran hartutako erabakia, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko aurrekontuen aurreproiektuari dagokionez.

- Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da gastu araua berrikusi eta egokitu dezan udalek ematen dituzten zerbitzu publikoen beharrizanen arabera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da 1978ko Sanferminetako gertakariak direla-eta Estatuko Administrazioan dauden afera, egintza, dokumentu, informazio, datu eta objektu guztiak desklasifikatzeko behar den erabakia har dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariarena, Kontuen Ganberak Osasun Departamentuan iraungita egon edo aberaste bidegabea ekarri duten kontratuen gainean prestatutako txostenaren ondorioak balora ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Tuterako Udalaren eta NASUVINSAren arteko jarduketa protokoloa sinatu duen parte bakoitzaren jarduketa, aurrekontu, epe, bideragarritasun-azterlan eta ekarpen ekonomikoak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2017ko azaroaren 22ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Viscofan SAk sustatutako enpresa-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Mugarik Gabe Nafarroa elkartearen ordezkariekin, “Transnazionalak, oligarkia eta protesta sozialaren kriminalizazioa. Guatemala kasua” izeneko txostena aurkez dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gobernuko errepide sareko zaintzaileen plantillako ordezkariekin, gaur egun duten egoerari eta erreibindikatzen duten aitorpen profesionala azaltzen duten arrazoiei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkarteko ordezkariekin, haien egoera eta ukitutako pertsonen bizitza hobetzeko beharrizanak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Argibide Fundazioaren ordezkariekin, Fundazioaren egoera azter dezaten, osasun mentaleko internalizazio prozesuaren aurrean. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Beste baterako geratu da Rozalejoko Markesaren jauregirako bisita.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako erakundeen zorraren zenbatekoa, horren justifikazioa eta horri aurre egiteko aukerak aztertzeko lantaldearentzako txostenaren gehigarria. Kontuen Ganberak aurkeztu du.

- Eskaria, CADTM-Comité pour l’abolition des dettes illégitimes erakundeko kide Eric Toussaint jaunak agerraldia egin dezan Nafarroako erakundeen zorraren zenbatekoa, horren justifikazioa eta horri aurre egiteko aukerak aztertzeko lantaldean. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Gai hori izapidetzeko onartzearen alde bozkatu dute talde guztiek, UPNk eta Nafarroako Alderdi Popularrak izan ezik; horiek aurka bozkatu dute.

- Mahaiak erabaki du 2018ko martxoaren 31ra arte luzatzea Ultzamako biometanizazio plantari buruzko ikerketa batzordeak bere konklusioak aurkeztu ahal izateko epea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariaren adierazpenei buruz, Foruzaingoak eman ezin izanen dituen zerbitzuak eta Foruzaingoaren atzera-egitea dela eta. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Publizitate instituzionalaren kontratazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako zergak aldatzeko proposamenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Espezie aloktonoak legez kanpo sartzeari eta eragiten duten kalteari begira izan daitezkeen neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Galdera erretiratzea, Nafarroako Gobernuak Irurtzunen eta Arakilen erositako lurzatien erabilerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako ibaien uholde handiek eragindako kalteak murrizteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko M.ª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du.

- Herritarren parte-hartzeari buruzko Foru Lege proiektu berriari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Eder Partzuergoak berriki aurkeztutako Nafarroako Erriberaren Espezializazio Adimendunaren Eskualdeko Estrategiari babesa emateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Joan den irailaren 3an Rozalejoko Markesaren jauregia okupatu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Siemens Gamesa enpresak 107 langile kaleratzea ekiditeko Nafarroako Gobernuak aurreikusten dituen neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko Batzordearen deialdirik ez egiteko arrazoiei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Osoko Bilkuraren erabakiari buruzkoa, ikastetxe publikoetara bideratutako elikadura-produktu eta -zerbitzu guztiak hurbiltasunekoak izan daitezen . Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko foru parlamentari María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Galdera erretiratzea, aurrekontuan jasotakoaren aldean 2016an izandako diru-bilketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Lizarraldea BHIari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Hezkuntza Departamentuak zer aurreikuspen dauzkan Urruneko Hizkuntza Eskola Ofizialaren egoitza beste leku batera eramatea dela eta. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ikastetxeetako eremuak eskolako ordutegian erreibindikazio politikoetarako erabiltzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ohe-planifikazioari eta ohiko ospitaleratzearen beste aukerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Armarriak, intsigniak, plakak eta beste objektu batzuk kentzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Kontuen Ganberari eskatzea banaka aurkez ditzan Bera, Altsasu, Baztan eta Vianako ikastolei buruzko fiskalizazio-txostenak, eta ez ditzala sar, erakunde horretako lehendakariak proposatu bezala, 2012, 2013, 2014 eta 2015eko ekitaldietan irakaskuntza pribaturako eta itundurako egon diren aurrekontuetako kontusailei buruzko fiskalizazio-txostenean. Bere ebazpenean, Kontuen Ganberako lehendakariak jakinarazi zion Parlamentuari 2018rako lan plangintzan Lizarrako Oncineda hirigintza-espedientearen desjabetze-hitzarmenen eta haien eranskinen izapidetzeari buruzko txostena.

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak aurkeztutako txostena, Nafarroako Kontu Orokorrei buruzkoa (2016).

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea fiskalizazio-txosten bat egin dadin Nafarroako foru Komunitatean ofizialak ez diren banderak jartzeko asmoz Nafarroako administrazio publiko guztietan diren aurrekontu-partida eta erabilitako gastu guztien gainean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2018rako lan-programaren proiektua, zeina erakunde horretako lehendakariak aurkeztuko baitu Parlamentuko zuzendaritza-organoen aurrean heldu den abenduaren 18an.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eledunen Batzarrak ezetsi egin du Legebiltzarreko zerbitzu juridikoei txosten juridiko bat eskatzea jakiteko zer ahalmen duen Nafarroako Parlamentuak adierazpen politikoen bidez nahiz bestelako ekimen parlamentarioen bidez botere judizialaren aurka agertzeko. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek txostena eskatzearen aurkako botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2017ko azaroaren 22koa, zeinaren bidez Ana María Román Puerta andrea Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kidearen kargutik kendu eta María Ángeles Agúndez Caminos andrea izendatzen baita.

- Mahaiak erabaki du behin-behinekoz onartzea David Calavia Erce jaunak, Esther Herrera Alzu andreak eta Isidoro Alonso Sánchez jaunak aurkeztutako eskari-idazkia, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren giza baliabideen berrantolamenduari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zerbitzu juridikoen txostena, Nafarroako Parlamentuko erregelamenduak aurreikusten diren batzorde bereziak sortzeko prozedura dela-eta (Erregelamenduko 61. artikulua eta hurrengoak).

- Mahaiak erabaki du 2018ko urtarrilaren 31ra arte luzatzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epea.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten baitio Erruki Etxeko plantillari. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio Erruki Etxea egoitzako plantillari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Eskubide Sozialetako Departamentua premiatzen du bitartekotza egin dezan gatazka horretan eta aldeen arteko akordioa erraztu dezan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta erabat arbuiatzen du duela gutxi Egipton izandako atentatua. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta erabat arbuiatzen du ekintza terrorista hau, zeinean bizia galdu baitute ehunka pertsona errugabek bereizkuntza gabe, horien artean dozenaka haurrek, pertsona horiek beren erlijio-eskubidea askatasunez egikaritzen zuten bitartean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Egiptoko herriaren saminarekin, bereziki Bir al Abed herriarekin, eta haien esanetara jartzen da.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Estatu Islamiarraren jardueran terrorista kondenatzen du, baita ekintza terrorista oro ere, eta eskatzen du berehala amai dadila indarkeria, edozein motatakoa.

 

4. Nafarroako Parlamentuak erlijio-askatasuna babesten du munduko edozein tokitan, eta babesten ditu bai eskubide hori baliatu nahi duten pertsonak bai eskubide berarekin erlijio- edo sinesmen-gune orotatik kanpo daudela adierazten dutenak, eta konpromisoa hartzen du, bi kasuetan, pertsona horien eskubidea berme guztiekin gauzatu dadin”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta kondenatzen ditu Libian gertatzen ari diren pertsonaren duintasunaren kontrako praktikak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak erabat kondenatzen ditu Libian gertatzen ari diren pertsonaren duintasunaren kontrako praktikak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du giza eskubideekin duen konpromisoa, giza eskubideen adierazpen unibertsalean jasotzen den moduan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea eta Nazio Batuen Erakundea bezalakoek eginiko deialdiekin, Libiako migratzaile esklaboen salerosketari amaiera emateko”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten du Nafarroako Foru Komunitateko Hitzarmen ekonomikoa aldezten duela. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Talde parlamentario guztiek adierazpenaren alde bozkatu dute, I-Ek izan ezik, bigarren puntuaren kontra bozkatu baitu.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Nafarroako Foru Komunitatearen Hitzarmen Ekonomikoa aldezten duela; izan ere, gure foru araubidearen adierazpide garrantzitsu bat da, eta Nafarroako herritarrei dagokien eskubide historiko eta demokratiko bat.

 

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu zenbait ordezkari politikoren adierazpenak zeinek auzitan jartzen baitute Nafarroaren elkartasuna, Nafarroako Foru Araubidearen Hitzarmen Ekonomikoa den tresna bereki baten aurkako erasotzat jotzen dituelako.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, lehenbailehen lortu beharra dago akordio bat, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmeneko ekarpena gaurkotuko duena indarreko bosturtekorako”.