Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 19

2018ko azaroaren 19ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, AZAROAK 19, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, azaroak 19–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Udal autonomiari eta tokiko egintzen gaineko kontrol parlamentarioari buruzko 36/2018 Irizpena, Nafarroako Kontseiluak emana.

- Zeinaren bidez aldatzen baita ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko testu bategina, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru-dekretuaren bidez onetsia.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak erabaki du prozedura arruntaren bidez izapidetzen jarraitzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duen Foru Lege proposamena, Osoko Bilkurak azaroaren 15ean aintzat hartua, eta abenduaren 20ra bitarteko epea ematea zuzenketak aurkezteko.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Irakasleen Babeserako Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin.

- Mahaiak erabaki du urgentziazko prozeduraren bidez izapidetzen jarraitzea Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa arautzen duen Foru Lege proposamena, Osoko Bilkurak azaroaren 15ean aintzat hartua, eta abenduaren 10era bitarteko epea ematea zuzenketak aurkezteko.

- Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenen Testu Bategina onetsi zuen apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beste protokolo bat sina dezan Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzarekin, terrorismoa goratzeko pintadak ezabatzeko. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru dekretu bidez arau ditzan zer baldintza higieniko-sanitario bete behar dituzten lehen mailako ekoizpenak eta hari lotutako jarduerek nahiz salmenta zuzena edo merkaturatze-zirkuitu laburrekoa egiten duen nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi txiki bati lotutako nekazaritzako elikagaien eraldaketak eta merkaturatzeak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

-Erretiratzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko Foru Lege proiektua azaltzeko egin beharreko agerraldia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

-Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Espainiako EAPNren txosteneko datuak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

-Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroan pobrezia hazi izanaren arrazoiei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

-Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren egoitzako obrei dagokienez 2019rako darabilen aurreikuspena azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunaka aurkeztu du.

-Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2018ko azaroaren 14koa, zeinaren bidez berritu baitu Palacio de Arozteguía SL enpresak aurkeztutako proiektua, Lekarotzen (Nafarroa) turismo, ostatu, kirol eta etxebizitzetarako eremu bat egitekoa, foru erkidegoaren intereseko inbertsioa izatearen deklarazioa.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- afarroako bizi-euskarri aurreratuko osasun-garraio urgenteko zerbitzuko egungo langileen ordezkariekin, haien subrogaziorako proposamenak azal ditzaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

-Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoaren ordezkariekin, Nafarroako hirietako eta herrietako hirigune historikoetan –eta horietatik kanpo– plaka fotovoltaikoak instalatzeko dauden arazoak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

-Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin, Nafarroako Liburutegien Planari buruz Gazte Parlamentuak egindako proposamena azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

-Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin, Kalitatezko gazte-enpleguari buruz Gazte Parlamentuak egindako proposamena azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin, gazteriak etxebizitza edukitzeari buruz Gazte Parlamentuak egindako proposamena azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Uharteko Arte Garaikideko Zentrora. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- San Fermin festetan hotel-egonaldiak jaitsi izanari buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Nekazaritzako elikagaien industrian inbertitzeko laguntzen 2017ko deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mariano Herrero Ibáñez jaunak aurkeztu du.

- Helduen txerto-egutegian txerto polisakaridoaren ordez pneumoniaren aurkako txerto konjugatua sar dadin SEMG, SEMERGEN eta ANPE elkarteen ordezkariek egindako eskariari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Arrisku-taldeetan pneumoniaren aurkako txertoa doakoa izateari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Espainiako gainontzeko erkidegoen aldean langabeziak legegintzaldi honetan Nafarroan izan duen bilakaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 350/2018 Ebazpenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Skolae programako fitxa batean ageri diren abestien zerrendari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- EH Bilduko buruzagi Arnaldo Otegik Kataluniako Generalitateko lehendakari Quim Torrarekin egindako bilera publiko batean Nafarroako bandera erabili izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. (9-18/POR-00341).

- Europako Banku Zentralak zor publikoa erosteari uzteak aurrekontuan izan ditzakeen ondorioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den eskumenen transferentzia egiteko prozesua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako 2019rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuan NUPeko medikuntzako fakultaterako jasotako aurrekontu-zuzkidurari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Hartz eme batek Nafarroako Pirinioan ustez egindako eraso bat dela-eta Nafarroako Gobernuak abiaraziko dituen jarduketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Mª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Erriberan txirrindulariak ibiltzen diren errepideetan bide-seinaleak jartzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Topografiako terminoei eta horien izendapen ofizialak aldatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Beken arloko eskumenak eskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Espetxeen arloko eskumenak eskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- I+G+D arloko eskumenak eskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2018ko abuztuan eta irailean igorri ziren Parlamentura.