Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 5

2018ko martxoaren 5eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, MARTXOAK 5, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, martxoak 5–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ados dagoela Atzerriko hizkuntzaren betekizuna ezar dezaten maisu-maistren kidegoan sartzeko autonomia erkidegoei baimena ematen dien, eta haur hezkuntzako espezialitatea esperientziaren bidez lortu ahal izanen dela ezartzen duen foru lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zuzendaritza nagusiaren maila ken diezaion Errealitate Sozialaren eta Politika Sozialen Plangintzarako eta Ebaluaziorako Behatokiari. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da haurrak behar bezala babestuko direla berma dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroaren errealitate soziolinguistikoa errespeta dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da desberdintasunak birbanatzeko eta murrizteko ahalmen handiagoko pentsio-sistema publiko bat ezar dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrerabidea egin dezan Agenda 2030eko 17.2 helburuan ezarritakoari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko M.ª Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Mendekotasun Sistemako zaintzaile ez profesionalen gizarte segurantzako hitzarmen berezia ordaintzeko finantzaketa berrezar dezan Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da Ospitaleko Historia Klinikoan sar dezan aurretiazko borondateen adierazpen-agiria edo bizi-testamentua. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun-informazioko sistemen hobekuntza bultza dezan, endometriosiari dagokionez. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonak Artatzeko Legearen oinarrian dauden printzipioak berreskura ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da digitalizazioari buruzko berariazko kapitulu bat sar dezan Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (S3) barruan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat egin dezan, zeinean zehaztuko baitira elurtea datorrenean sortzen diren arazoak eta orain hartzen diren neurriez gain hartu beharreko neurri osagarriak, arazo horiek murrizteko edo arintzeko, eta neurri horiek ustez izanen luketen kostu ekonomikoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Foruzaingoaren Eguneko dominak ematean gogoan izan ditzan Polizia Kidego Nazionala eta Guardia Zibila. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza-proiektuaren diseinua hobetzeko proposamenak egin ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko obrak gelditu izanari buruzko azalpenak eman ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko 24/2013 Foru Legeari buruz Konstituzio Auzitegiak emandako epaia balora dezan eta hori dela-eta aurreikusten dituen jarduketak azal ditzan. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan zer eragin izanen duen Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabe deklaratu izanak Nafarroan bizi diren pertsonei Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun-laguntza jasotzeko eskubide aitortzen dien otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, azal dezan zer ondorio izanen duen, zer egoeratan gauden eta Departamentuak zer neurri hartuko dituen 2016ko lan-eskaintza publikoaren deialdian euskarazko maisu-maistren lanpostuak baliogabetu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak emandako epaiaren aurka Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa onartu ez izanaren ondorioz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan zer giza baliabide eta baliabide material ezarriko dituen eta zer plangintza darabilen gogoan Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko uztailaren 2ko 24/2013 Foru Legea aplikatzeko eta bultzatzeko. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Médicos de Mundo elkartearen ordezkaritza batekin, azal dezan zer eragin izanen duen herritarrengan Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabe deklaratu izanak Nafarroan bizi diren pertsonei Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun-laguntza jasotzeko eskubide aitortzen dien otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- UGT sindikatuaren ordezkaritza batekin, Luces y Sombras del Empleo en Navarra txostena aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- LAB-Osasunbidea sindikatuaren ordezkariekin, laguntza-taldeen ratioak berrantolatzeko lege baterako LOREA proposamena azal dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Pentsio-sistema Publikoaren aldeko Nafarroako Koordinakundearen ordezkariekin, espainiar pentsiodunen egoera dela-eta egiten dituzten erreibindikazioak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariekin, espainiar pentsiodunen egoera dela-eta egiten dituzten erreibindikazioak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Navarra Arena pabiloira. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordearen otsailaren 28ko erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen ponentzia bat sortzea Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua aztertzeko eta eztabaidatzeko. Taldeek eta elkarteek ponentziarako beren ordezkariak izendatu dituzte, eta bihar, martxoak 6, goizean bilduko dira lehen aldiz: Juan Luis Sánchez de Muniain (UPN), Jokin Castiella Imaz (Geroa Bai), Arantza Izurdiaga Osinaga (EH Bildu Nafarroa), Laura Pérez Ruano (Podemos-Ahal Dugu), Ainhoa Unzu Gárate (PSN), Javier García Jiménez (PPN) eta José Miguel Nuin Moreno (I-E).

- Mahaiak jasotzat eman du talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek Euskarari buruzko Foru Lege berri bat egiteko batzorde berezirako ordezkariak izendatu izana: Carlos García Adanero (UPN), Koldo Martínez Urionabarrenetxea (Geroa Bai), David Anaut Peña (EH Bildu Nafarroa), Laura Pérez Ruano (Podemos-Ahal Dugu), Inma Jurío Macaya (PSN), Javier García Jiménez (PPN) eta José Miguel Nuin Moreno (I-E).

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu dadin pentsiodunentzat eta 65 urte baino gehiagokoentzat farmazia-koordainketa kendu zuen foru legea deuseztatzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ondorioei buruzko galdera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu zuen.

- Davalor Salud-ek zorrak eta zerga- nahiz gizarte-konpromisoak ordaintzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- 15/2015 Foru Legearen aplikazioa Foruzaingoan eragiten ari den funtzionamendu-arazoak konpontzeko Nafarroako Gobernua egiten ari den urratsei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Mendekotasuna duten pertsonek betetzen dituzten lanpostuen lansari-kostuetarako diru-laguntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroan bizi diren pertsona guztiei osasun-laguntza bermatze aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- 2016ko lan-eskaintza publikoaren deialdian euskarazko maisu-maistren lanpostuak deuseztatu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak emandako epaiaren aurka Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa onartu ez izanaren ondorioei eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Parlamentuaren Osoko Bilkurak onetsiriko erabakiaren betetzeari buruzkoa. Erabaki horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hizkuntza normalizazioko politiketan kontsulta, informazio eta lankidetzaren helburuak izanen dituen batzorde komun bat sor dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko David Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako herriguneen izen ofizialak erabiltzeko eta grafikoki adierazteko irizpideak onartzen dituen otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko David Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Konstituzio Auzitegiak Nafarroan bizi diren herritar guztiei osasun-laguntza bermatzen dien foru legea deuseztatu izanaren ondorioz Eskubide Sozialetako Departamentuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Fanny Cecilia Carrillo Suarez andreak aurkeztu du.

- 2016ko lan-eskaintza publikoaren deialdian irakaskuntzaz landako langile unibertsitarioen euskarazko maisu-maistren lanpostuak deuseztatu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak emandako epaia Auzitegi Gorenaren autoak berretsi izanaren ondorioei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Erriberako herri askotako osasun etxeetan pediatrak falta direla-eta Gobernuak emanen duen erantzunari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Jakitekoa ea Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernuari eskatu dion AHTaren obretako Erriberri-Tafalla Hegoaldea eta Tafalla Hegoaldea-Tafalla azpizatiak kontrata ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuak Atezko Udalari egindako gomendioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko David Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua ARCO azokara joateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Eguneko zentro baterako plaza bat edukitzeko pertsonek zerbitzu hori baliatzeko eskubideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- EISOCek 2017an egindako esku-hartzeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- EISOLek 2017an egindako esku-hartzeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Gure Sustraiak baserri-eskolarekiko hitzarmenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Bizitza Independenteko Bulegoak 2017an egindako esku-hartzeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroekin eta zerbitzuekin egindako kontratuetako klausula teknikoak 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroekin eta zerbitzuekin egindako kontratuetako ratioak 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroekin eta zerbitzuekin egindako kontratuetan langile-kualifikazioa 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera kontrolatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroek eta zerbitzuek 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera jasotako diru-laguntzen kontrolari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Gizarteratze-errentaren edo errenta bermatuaren hartzaileei 2016ko eta 2017ko Ikuskaritza Planen arabera egindako kontrolen emaitzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Ikuskaritza Zerbitzuek 2016an egindako errekerimenduei eta ohartarazpenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- 2018ko Ikuskaritza Planean errenta bermatuko espedienteak Foruzaingoari soilik igortzea aurreikusteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko langile publikoen amatasun eta aitatasun baimenen urtez urteko bilakaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren 2017ko Kontuei buruzko auditoretza-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute 2017ko abenduko aurrekontu-legezkotasunari buruzkoa txostenaren berri izan dutela.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea fiskalizazio-txostena egin dezan Iruñerriko Mankomunitatearen mendeko Iruñerriko Zerbitzuen Sozietate Publikoak 2015ean, 2016an eta 2017an egindako langile-kontratazioei eta, bereziki, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Orokorrean ezarritako mugak eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 3/2017 Legean zehaztutako aurreikuspenak gaindituz egindako aldi baterako kontratazioei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren kontrako 1377-2014 konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko uztailaren 2ko 24/2013 Foru Legearen 1, 2, 5, 6 eta 7. artikuluen aurkako 6036-2013 konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa.

- Mahaiak baztertu du foru parlamentari Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztutako eskaria, bere nominatik kendu zedin 2018ko martxoaren 8ari dagokion ordainsaria, eta jasotzat eman du martxoaren 8ko greba dela-eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko foru parlamentari batzuek eta laguntzaile batek aurkeztutako atxikipen-komunikazioa, eta baztertu du nominaren zati proportzionala kentzeko egindako eskaria.

 

Bestetik, Mahaiak jasotzat eman du Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztutako idazkia, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuari eskatzen baitio behar diren neurriak har ditzala bermatze aldera martxoaren 8an grebarako oinarrizko eskubideaz baliatu ahal izatea.

 

Azkenik, Mahaiak erabaki du, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta, Legebiltzarreko fatxadan, martxoaren 8an, mantala bat zabaltzea. Aldeko botoa eman dute Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak, lehen lehendakariorde Unai Hualde Iglesiasek eta lehen idazkari Maiorga Ramírez Errok, eta aurkakoa, berriz, bigarren lehendakariorde Alberto Catalán Higuerasek eta bigarren idazkari Maribel García Malok.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio aparteko ekarpena egin diezaion Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio aparteko ekarpena egin diezaion Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari Estatuko aurtengo aurrekontuetan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio elkartze estrategikoko esparru bat ezar dezan Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziarekin, zeinean zehaztuko baitira Espainiako Lankidetzak agentziari laguntza emateko ildoak, bai eta urte anitzeko aurrekontua duen laguntza-esparru bat ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziarekin finantzaketarako tresna egonkor bat azter dezan, zeina 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan gauzatuko baita.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari aditzera ematen dio Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari laguntza berezi eta urgente bat emateko beharra dagoela 2018ko ekitaldian.

 

5. Nafarroako Parlamentuak adierazpen honetan onetsitako proposamen guztiak helaraziko dizkio Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioari”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Minority SafePack ekimenarekin. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Minority SafePack ekimenarekin, eta herritarrak bultzatu nahi ditu beren sinadurarekin hura babes dezaten.

 

Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari eskatzen dio ardura har dezan eta Europa osoan kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren berezko sustatzaile bat izan dadin.

 

Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuneko kide diren estatuei eskatzen die gutxiengoen eskubideak babesten dituzten Kopenhageko irizpideak bete ditzaten (demokrazia, zuzenbideko Estatua, giza eskubideekiko errespetua eta gutxiengoekiko errespetua eta haien babesa)”.

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak neurriak hartzea indarkeria-mota ezberdinen biktima guztien errekonozimenduan eta erreparazioan aurrera egiteko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; aurkakoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak, gobernu zentralarekin batera, behar diren neurri guztiak har ditzaten honako helburu hauetarako:

 

1. Egiarako, justiziarako eta erreparaziorako sarbidea guztiz bermatzea ETAko bitimentzat eta beste talde armatu batzuetako biktimentzat, GALekoak barne.

 

2. Egiarako, justiziarako eta erreparaziorako sarbidea segurtatzea torturaren eta beste tratu txar batzuen biktima guztientzat, eta agintari nafarrei eta zentralei eskatzea terrorismoaren aurkako borrokaren testuinguruan torturak eta bestelako tratu txarrek eragindako kaltearen errekonozimendu publikoa egin dezaten.

 

3. Agintariek, bai zentralek bai autonomikoek (agintari judizialak barne) azken hamarkadetako abusu larrien eta giza eskubideen bortxaketen kasu argitu gabeei buruzko ikerketak egin ditzatela eta haien ikerketetan lagun dezatela, eta ahal den guztia egin dezatela justiziaren ekintzatik ihes egin dutenak auzipetzeko.

 

4. 1960tik 2011ra arte egindako giza eskubideen bortxaketei eta abusuei buruz eskura dagoen informazio guztia sistematizatzen jarraitzea. Eta gobernu zentralari eskatzea berak ere bildu eta argitara ditzala egindako bortxaketen eta abusuen datu ofizial zehatz eta xehakatuak.

 

5. Gobernu zentrala premiatzea terrorismoaren aurkako legedia berrikus dezan (Zigor Kodea eta Prozedura Kriminalaren Legea), giza eskubideen nazioarteko estandarretara egokitzeko; eta atxilotutakoentzako inkomunikazio-araubideari amaiera ematea.

 

6. Gobernu zentralak egungo espetxe-politika berrikustearen bitartez, bermatzea presoek zigorra bete ahal dezatela errotuta dauden tokitik hurbil, ahal den guztietan eta bakarka eskatzen dutenean, edozein motatako atxilotze edo espetxeratzea ezarria dutenen babeserako Nazio Batuen printzipioetan ezarri bezala”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Nafarroako Gobernuak erabakitasunez jardun dezan jatorri soziokultural desberdina izateagatik edo berandu eskolatzeagatik hezkuntza laguntzaren premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituen irakaskuntza publikoaren arloan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aldeko botoa erman dute Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Nafarroako Alderdi Popularrak eta Izquierda-Ezkerrak; aurkakoa, berriz, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak eta Podemos-Ahal Duguk.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Nafarroako Gobernuak erabakitasunez jardun dezan jatorri soziokultural desberdina izateagatik edo berandu eskolatzeagatik hezkuntza laguntzaren premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituen irakaskuntza publikoaren arloan, baliabide gehigarriak, laguntzak, prozedurak eta aurrerapenak jarriz ikasle guztiak modu egokian eta orekatuan banatuta egon daitezen funts publikoekin sostengatzen diren ikastetxe guztietan".

 

Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioaren proposamenak Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren botoekin baztertu den puntu bat ere bazuen; Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak, berriz, alde bozkatu dute. Honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak ez dezan aurreikus, ezta onartu ere, datorren ikasturtean hezkuntza sisteman inongo jarduketarik egitea, aurrez Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren Ezkolatze Batzorde Nagusiak horri buruz tostena egin gabe, 40/2011 Foru Dekretuak jasotzen duen bezala —foru dekretu horrek organo hori ikasleen onarpenerako berme gisa aitortzen du, eta bertan, gurasoak, sindikatuak, ikastetxeak eta toki entitateak daude—, zeren eta eragozten baita batzorde horren helburuetako bat —hain zuzen ere, hezkuntza sistemarako sarbide-prozesuan gardentasuna, publizitatea eta inpartzialtasuna bermatzea— gara dadin, Hezkuntza Departamentuan planifikatutako hezkuntza-eskaintza ezagutzen ez bada”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentua konprometitzen da egin beharreko zuzemenak egitera Espainiako Gobernuaren aitzinean, sentsibilitatea eta konponbideak exigitzeko pentsiodunen bidezko eskariak direla-eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Unión del Pueblo Navarrok, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta Nafarroako Alderdi Popularra abstenitu da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1. “Nafarroako Parlamentua konprometitzen da egin beharreko zuzemenak egitera Espainiako Gobernuaren aitzinean, sentsibilitatea eta konponbideak exigitzeko pentsiodunen bidezko eskariak direla-eta, horien erosahalmena manten dezan eta azken bost urteotan galdutakoa errekupera dezaten, bai eta beste horrenbeste PENTSIO-SISTEMA PUBLIKOAREN ALDEKO NAFARROAKO KOORDINAKUNDEAREN gainerako eskariak ere (honekin batera, manifestua).

 

2. Nafarroako Parlamentuak, aurtengo martxo osoan zehar, pentsio-sistema publikoaren eta pentsio duinen alde deituta dauden mobilizazioen karietara, lazo marroi handi bat jarriko du Parlamentuaren fatxadan, Estatuko Gobernuak egindako pentsio-igoera lotsagarriaren eta pentsio-sistema publikoa desegitera bideratutako bere politiken errefusaren sinbolo gisa”.

 

- Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren hurrengo bilkura baterako geratu da Euskararen Nafar Kontseiluko kideak hautatzeko hautagai-zerrendak aldarrikatzea.

 

- Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eskatu du Legebiltzarreko Zerbitzu Orokorrek txosten bat egin dezaten Nafarroako Parlamentuaren egoitzan instalaturiko bozketa-, audio- eta bideo-sistema berritzeko lanen kontrataziorako lehiaketa, Europar Batasuneko atalasetik gorako prozedura irekiaren bidezkoa, esleitzeko prozedurari buruz.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración.pdf