Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Azaroak 28

2018ko Nafarroaren Eguneko programa ostiral honetan inauguratuko da Motxila21 taldearen kontzertuarekin eta irakurketa errazean eginiko Foru Hobekuntzaren bertsioaren aurkezpenarekin

Ate irekien jardunaldiak ere egingo dira azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean

Nafarroako Parlamentuak jarduera programa antolatu du datorren abenduaren 3ko Nafarroaren Eguneko ospakizunaren harira.

 

Azaroaren 30ean, ostiralarekin (10:00etan Areto Instituzionalean), irakurketa errazean eginiko Foru Hobekuntzaren bertsioa aurkeztuko zaie komunikabideei. Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legearen onespenarekin batera hartutako konpromisoetan zehaztutako proiektua da honakoa.

 

Ekitaldian Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak parte hartuko du, baita ANFASeko lehendakari den Javier Goldárazek ere, eta honekin batera Vanesa Alonso, ANFASeko irisgarritasun kognitibo zerbitzuko langilea eta Sonia Ganuza, zerbitzu honetako arduraduna etorriko dira.

 

Egun horretan bertan, Motxila 21 taldeak kontzertua eskainiko du, Nafarroako adierazpen kulturalei parte-hartzeko aukera emateko Parlamentuaren helburuari jarraiki. Kontzertua 19:00etan izango da Legebiltzarraren egoitzako atarian eta sarrera doakoa izango da, lehenago baieztatu beharko da 948209209 telefonora deituz 07:30ak eta 17:30ak bitartean.

 

Ekitaldi instituzional honi Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak emango dio hasiera.

 

Nafarroako Egunaren programaren barnean Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira, azaroaren 30ean (11:30, 12:30, eta 17:30 (euskaraz)) eta abenduaren 1ean (11:30, 12:30).

 

Bisita doakoa da eta eskaera 948 209209 telefonoaren bidez egin daiteke astelehenetik ostegunera 07.30etatik 17.30etara eta ostiraletan 7.30etatik 15.00etara (azaroaren 29ko jai egunean izan ezik). Bisita euskaraz egiteko aukera dago.