Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 6

2024ko maiatzaren 6ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MAIATZAren 6a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 6–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko prozeduran izapidetuko da.

- Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Erretiratu egin da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Kriminalitatearen gorakada etengabeari aurre egite aldera Nafarroako Gobernuak darabiltzan politikei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Memoriaren eta bizikidetasunaren arloan Nafarroako Gobernuak darabiltzan politika publikoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du gure erkidegoan prentsa-askatasuna babesteko, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du ez dezan kazetarien lana eragotz. Nafarroako Alderdi Popularrak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena eta Osasuneko kontseilariarena, laneko arriskuen prebentzioa indartze aldera, lan-ingurune "seguru eta osasungarriak" bultzatze aldera eta lan-istripuen kopurua murrizte aldera Nafarroako Gobernuak iragarri dituen neurri-sortari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Gizarteratzeari buruzko 2018-2021 Plan Estrategikoari buruz eta plan berri baten taxuketan emandako urratsei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Europako Next Generation SEM funtsak direla-eta egindakoari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Europako Next Generation SEM funtsak direla-eta egindakoari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Europako Next Generation SEM funtsak direla-eta egindakoari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Europako Next Generation SEM funtsak direla-eta egindakoari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Europako Next Generation SEM funtsak direla-eta egindakoari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Frantziako Donejakue Bideko Lagunen Elkartearen ordezkariekin, Bideak gure erkidegoan dauzkan zailtasunei buruzko liburu zuriaren taxuketari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista (Ibai Crespo Luna jauna), EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- CEDRO-Eskubide Erreprografikoen Espainiako Zentroaren ordezkariekin, Kultura Idatziaren Jasangarritasunaren Behatokiaren txostena aurkez dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista (Ibai Crespo Luna jauna), EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Udalerriendako Irisgarritasun Planaren eredu komunari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

- Laneko arriskuen prebentzioko ordezkariaren figura indartzeko laguntzen deialdiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- 2030 Agendako garapen jasangarrirako helburuak deslegitimatzen dituzten diskurtsoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Mendekotasuna artatzeko-sisteman Etxeko Arreta Zerbitzua egoteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- NAIR Center-en bidez zerbitzu publikoak hobetzeko eta kudeatzeko zeharkako proiektuak egiteari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko itxaron-zerrendei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Arartekoaren urteko txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Batzordeak emandako kalte-ordainei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdia aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Miluzeko Zubia kaleko 1. zenbakian Salhaketa elkarteak kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren jabetzako pisuak sortzen dituen eragozpenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasle-kopurua igotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan jaiotze-tasaren jaitsiera geldiarazteko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- NICDOk lehengo Nafarroako Azoka Eremuari eman nahi dion xedeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legea garatzeko eta aplikatzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Familiendako laguntzen deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

- Klima Aldaketari eta Trantsizio Ekologikoari buruzko Foru Legean jasotzen den herritarren batzarra eratzeko prozesuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Gizarte-bazterkeria larria dela-eta Iruñean izapidetutako errenta bermatuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Gizarte-bazterkeria larria dela-eta Nafarroan izapidetutako errenta bermatuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Oronoz-Mugairiko hiri arteko autobusez aldatzeko geltokiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- NEKP Basoaren proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Ezpeleta Jauregiko patioaren erabilerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Prebentzioko lurralde-ordezkarien proiektuak betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- BSH electrodomésticos España, SA enpresak jaso dituen laguntza eta onura fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- NEKPren eta beste sozietate publiko batzuen webguneetako gardentasu-atalei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren aldaketa aztertzeko adituen mahaiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartu laguntzaileen deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- AHTaren obrek Murugaingo baskoien herrixkako aztarna arkeologikoetan duten eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Zerbitzuak kanpora ateratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Cabanillasko gizarte-etxea inauguratzeko ekitaldiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren eginkizunei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Europako Next Generation SEM funtsak betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan-kontratu mugagabeko langile ez-finkoendako kalte-ordainei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Galdera bati idatziz erantzuteko epea luzatzeko eskabideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Ezetsia.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako deialdien ebaluazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialarendako agindua, "Enpresetara hurbiltzea" proiektuaren betearazpenaren kudeaketaz arduratu dadin. Proiektua Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan garatzen den Enplegurako Orientazio eta Ekintzailetza, Laguntza eta Berrikuntza Zentroaren lan-planean dago jasota.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2024ko Plan Operatiboa Nafarroako Parlamentura igortzeko eskaria, legebiltzarrak bere iritzia eman dezan, eta Nafarroako Gobernuari helaraztea erabaki dute. Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Kontseiluaren 2023. urteko kontuei buruzkoa”.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena. 2024ko ekitaldiko lehen hiruhilekoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren 2024ko Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada gorriz argiztatuko da maiatzaren 8an, 22:00etatik 24:00etara.

- Mahaiak jasotzat eman du dirulaguntza parlamentarioak jasotzeko araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko prozesua abiarazteko eskaria. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitu ETAren atentatu terrorista guzti-guztiak gaitzesten dituela, bereziki, hain seinalatua den egunean, Iruñeko Udaleko UPN udal-taldeko eledun Tomás Caballero Pastor jaunaren erailketa. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin, eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; EH abstenitu egin da.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak berresten du ETAren atentatu terrorista guzti-guztiak gaitzesten dituela, bereziki, hain seinalatua den egunean, Iruñeko Udaleko UPN udal-taldeko eledun Tomás Caballero Pastor jaunaren erailketa.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei gonbit egiten die haren memoria ohora dezaten eta egiten diren ekitaldietan parte har dezaten.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du askatasuna, justizia eta bakearen balioen defentsarekin, bere bizitzarekin defendatu baitzituen Tomás Caballero Pastor jaunak eta defendatu beharrekoak izaten jarraitzen baitute ETA talde terroristaren porrotaren ostean ere.