Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 17

Armadaren Etorbidearen izen aldaketaren aurka agertzeari uko egin dio Parlamentuak

'Skolae' hezkuntza programaren aurkako mobilizazioak babestea errefusatu du Legebiltzarrak

Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ez dagoela ados Armadaren Etorbidearen izena aldatzeko Iruñeko alkateak hartutako erabakiarekin. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Aurkako botoa eman dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

 

Baztertutako adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak dio ez dagoela ados Armadaren Etorbidearen izena aldatzeko Joseba Asiron Iruñeko alkateak hartutako erabakiarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta babesten du Espainiako Armadaren egitekoa arlo ezberdinetan, herritarren segurtasuna zainduz, gure mugen barnean zein haietatik kanpo ere”.

 

Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatzen baitu Skolae programa derrigorrezkoa izatea eta familien mobilizazioak babesten baititu. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta I-Ek aurkako botoa eman dute; UPNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

 

Baztertutako adierazpenak honako hau zioen:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak errefusatzen du Skolae programa derrigorrezkoa izatea eta exigitzen du indargabetu daitezela Hezkuntzako 350/2018, 441/2018 eta 418/2918 ebazpenak, Nafarroako ikastetxe guztietan derrigorrezkoa egiten dutena.

 

2.- Nafarroako Parlamentua bat dator joan den larunbatean, abenduak 15, Intsumisioaren Parkean egin zen elkarretaratzea, Skolae programa bidegabe, ilegal eta ez-legitimo deklaratzen zuena”.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten ditu Nafarroako gizarteak eta familiek Skolae programaren aurka eginen dituzten mobilizazioak”.