Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Urriak 11

Astelehenean 'Emakumeak eta Klima Aldaketa’ topaketa ospatuko da Parlamentuan

Politika, zientzia eta aktibismo esparruetako emakumeen ekimen eta ikuspegi desberdinak agertu eta eztabaidatzeko

Datorren astelehenean, hilak 15, (Osoko Bilkura Aretoan) 'Emakumeak eta Klima Aldaketa’ topaketa ospatuko da Parlamentuan. Gai honen inguruan sortu diren ekimen eta ikuspegien eztabaida publiko bat sortuko da, politika, zientzia eta aktibismo esparruetako emakumeen ikuspegitik.

 

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak antolatu duen ekimenaren irekiera Ainhoa Aznárez Igarzak egingo du, Legebiltzarreko Lehendakariak. Jarraian, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioko ordezkari batek hartuko du hitza. Ondoren, Cristina Narbonak, 2004-2008 urteen bitartean Ingurumeneko ministro eta PSOEko lehendakari izandakoak, inaugurazio ponentzia bat eskainiko du. Segidan, parte-hartzaileak lan taldeetan banatuko dira, eta amaitzeko, 19:30ean, Klimagatik aktibo, Nafarroa 2018 adierazpena irakurriko dute, zeinaren edukia saioan zehar sortuko duten.

 

Lan bilkura honetan berrogei politikari inuguruk parte hartuko dute, tartean Nafarroako Gobernuko bost kontseilariek (Isabel Elizalde, Ana Ollo, Ana Herrera, Mari Jose Beaumont, María Solana) eta zuzendari orokorrek (Mertxe Leranoz, Inés Francés, Gemma Mañu, Mari José Pérez eta Yolanda Blanco), eta horiez gain Balearretako, Valentziako Erkidegoko, Extremadurako, EAEko eta Kataluniako hautetsiak ere bertan izanen dira.