Atzera bota dute mozio bat Gobernua premiatzen zuena alargun pentsioek eta gainerako gutxieneko pentsioek Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren erreferentzia berreskura zezaten
UPNk arrazoitzen zuen foru legedian Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren erreferentzia galdu ostean, Nafarroako alargunek ez dutela 2018rako aurreikusitako LAGSren %4ko igoerarekin etekinik aterako
Parlamentuko Osoko Bilkurak atzera bota du mozioa, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldeko botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua alda zezan, alargun pentsioek eta gainerako gutxieneko pentsioek momentuan indarrean dagoen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren erreferentzia berreskuratzeko”.
Mozioa hirugarren bozketan erori da, 25na botoko berdinketa suertatu ostean, UPN, PSN eta PPNren botoei Podemos-Ahal Duguren boto bat gehitzean.
PSNk gehitzeko zuzenketa bat aurkeztu du, UPNk, ekimenaren titularrak onartu ez duena, Espainiako Gobernua premiatzen zuena “2011ko kontsentsura itzul zedin eta 2011-15 legegintzaldian zehar gehitutako aldaketa legal guztiak indargabetu zitzan: erretiro aurreratuaren 5/2013 Errege Dekretu Legea eta 23/2013 Legea, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena”.
Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak “justizia soziala aldarrikatzen zuen eskubide galera honen ostean, izan ere, sortutako erantzun politiko eta soziala dela eta Nafarroako Gobernuak okerra zuzendu eta iragarri zuen alargun-pentsioei 2017ko lanbide arteko gutxieneko soldata (707,6 euro) aplikatuko zitzaiela, eta hiru urteko epean, gutxieneko pentsioak zeuzkaten gainontzeko pentsiodunei, eta orain Estatuak onetsi duen %4ko ingoerarekin gauza bera gertatu da.
Hori dela eta, azpimarratzen zen Nafarroan ezarritako azken araudiarekin “Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren erreferentzia galdu egiten dela, eta 2018tik aitzina zenbatekoen urteroko eguneratzea eginen da Nafarroan KPIak duen gehikuntzaren eta Nafarroako batez besteko soldaten multzoaren balio handiagoarekin”. Era horretan, zehazten zen “Nafarroako alargunei KPIren igoera dagokiela, %1,2”.
Bultzatzaileak amaitzeko adierazten zuen “2007ko urtarrilaren 1az gero nafar emakume alargunek bermaturik eduki dutela lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko gutxieneko pentsioa, Estatuko baldintza ekonomiko duinenetakoak izanik”.
-
Mozioaren argitalpena (NPAO, 6. zk, 2018-01-19koa)