Atzera bota dute Nafarroako Gobernua Tuteran kiroldegi berri bat eraiki zezan premiatzen zuen mozioa
PPk UPNren proposamena babesten du, aterpe falta argudiatuz, eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek egungo pabiloia erreformatzea defendatzen dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN eta PPNren aldekoekin, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “bere gain har zezan Nafarroako bigarren hirian kiroldegi berri bat urgentziaz eraikitzea”.
Baztertutako mozioak bigarren puntu bat zuen, Foru Exekutiboari eskatzen ziona “Ribera de Navarra areto-futboleko taldearekin batera zuzemenak egin zitzan ligaren aitzinean, obrak bukatu bitartean Ciudad de Tudela kiroldegian jokatzen jarraitu ahal izan zezan”.
Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak “Tuterako beharrei erantzuna emango dien polikiroldegi berri bat eraikitzeko aukeraren inguruan hausnarketara gonbidatzen du, egun dagoen pabiloi bakarra ehuneko ehunean okupatuta baitago eta gainera, Erriberan dagoen elite nazionaleko talde bakarrak instalazio duin batzuk edukitzeko premia larria du, etxeko partidak jokatzeko Tuteratik irten behar izateko arriskuan baitago”.
-
Mozioaren argitalpena (NPAO, 31.zk, 2018-03-13koa)