Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 12

Azkeneko erailketa matxista gaitzesteko minutu bateko isilunea

Asteazken honetan Murtzian eraildako emakumea oroitu dute Osoko Bilkuraren hasieran

Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera Osoko Bilkurari, atzo Murtzian gertatutako genero indarkeria erailketa dela eta, 39 urteko emakume bat bere bikotekideak labankadaz erail baitzuen. Ustezko hiltzailea minutu gutxira atxilotu zuten.