Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Ekainak 12

Claret Larraona ikastetxeko ikasleek parlamentariekin batera ospatutako jardunaldien emaitzak aurkeztuko dituzte gaur Parlamentuan

Politikaren laguntzan! jardunaldia maiatzaren 31n ospatu zen Ikasketa eta Zerbitzu proiektu baten baitan

 

 Claret Larraona ikastetxeko ikasleek gaur (18:00 Erabilera Anitzeko Aretoa) pasa den maiatzaren 31n Ikasketa eta Zerbitzu proiektu baten baitan ospatutako Politikaren laguntzan! ekimenaren ondorioak aurkeztuko dituzte, eta Ainhoa Aznárez Igarzak, Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak irekiko du ekitaldia.

 

Jardunaldi hartan, Claret Larraona ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleek Ganberan ordezkaritza duten taldeetako 40 parlamentariorekin bakarka hitz egiteko aukera izan zuten.

 

Gaur arratsaldean ospatuko den ekitaldian, ikasleek proiektua azalduko dute eta landutako ikus-entzunezko edukia erakutsiko dute. Ondoren, tertulia bat ospatuko da Javier Lorente kazetariaren gidaritzapean.