Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Otsailak 14

Eskubide Sozialetako Batzordea Argaray Adin Txikikoen Harrera eta Obserbazio Zentroan egon da bisitan

12 pertsonarentzat lekua duen erresidentzia baliabide bat da, familia edo gizarte larrialdi egoeran dauden 6 eta 14 urte bitartekoek batez beste hiru hilabetetako egonaldiak egin ditzaten

Eskubide Sozialetako Batzordea Argaray Adin Txikikoen Harrera eta Obserbazio Zentroan egon da bisitan, PSNk eskatuta. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren baliabide bat da, 2006. Urtetik Xilema Fundazioarekin kontzertatua dagpena, eta 6-14 urte bitarteko larrialdi egoeran dauden adin txikikoei arreta integrala eskaintzen die.

 

Bertaratu diren Eskubide Sozialetako Batzordeko kideak Mónica Doménech (UPN), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu) eta Nuria Medina (PSN) izan dira.

 

Parlamentuko ordezkaritzari Idoia Urzainkik egin die harrera, Xilemako zuzendariak, baita Josune Zaratieguik ere, Argaray Adin Txikikoen Harrera eta Obserbazio zentroko koordinatzaileak.

 

Bisitaren helburua, Nuria Medinak azaldu duenez gero, “instalazio berriek adin txikikoen eta zentroaren beharrak betetzen dituztela ziurtatzea” izan da.

 

Jarraian, bilera bat egin da eta bertan Josune Zaratieguik zentroaren nondik norakoak azaldu ditu. “Adin txikokoaren egoeraren diagnostiko bat egiten dugu eta hortik abiatuz irtenbide hoberena zein den erabakitzen da; etxera itzultzea izan daiteke, familiako norbaiten etxera joatea, beste familia batengana edo erresidentzia harrera duen pisu batera. Ez dugu soilik internoekin lan egiten, euren familiekin ere, eta bien jarrera oso garrantzitsua da”.

 

Xilema Fundazioko zuzendariak azpimarratu du “autonomía prozesuan sakon lan egitearen beharra, izan ere gazteak baitira euren kabuz aurrera atera behar direnak. Krisiaren aurretik lana erraz lortzen zuten eta galdu ere bai. Baliabide honek lan esperientzia bate maten die, eta beraz, indepedentzia bat ere bai”.

 

Etorkizunera begira, josune Zaratieguik “eguneko zentroak” ezartzeko deia egiten du, “erdibideko baliabide gisa ezinbestekoa” litzatekeelako. “Gero eta kasu zailagoak iristen zaizkigu, gaixotasun mental zantzuekin. Laguntza gehiago behar dute. Nerabeekin ez legoke gaizki kaleko hezitzaileak ezartzea”-

 

Bilera amaitzean, Eskubide Sozialetako Batzordeak zentro honetako instalazioak ezagutu ditu, abuztuaz geroztik Mendebaldean dagoena.

 

Urtean zehar 16 hezitzaile, psikologo bat, gizarte langile bat, koordinatzaile bat, sukaldean eta garbiketan aritzen diren bi eta irakasle bat ditu zentroak. Adin txikikoak hiru taldetan zatitzen dira adinaren arabera.

 

Xilema Fundazioa ahultasun egoeran eta gizartearengandik baztertuta dauden pertsonak gizarteratzeko eta babesteko helburuarekin sortu zen, eta horretarako babes sareak eta bere garapena erraztuko duten loturak egiten saiatzen da. Beste batzuen artean, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmenak mantentzen ditu, Iruñeko Udalarekin, Arabako Diputazioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Osakidetzarekin