Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Ekainak 27
Eskubide Sozialetako Batzordea Autonomia Sustatzeko eta Gizarteratzeko Zentroan egon da bisitan
Desgaitasuna eta menpekotasuna duten pertsonei arreta integraleko zerbitzuak eskaintzen dizkion baliabidea da
Eskubide Sozialetako Batzordea Autonomia Sustatzeko eta Gizarteratzeko Zentroan egon da bisitan, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek eskatuta, desgaitasuna eta menpekotasuna duten pertsonei arreta integraleko zerbitzuak eskaintzen dizkion baliabidea ezagutzeko asmoz.
Bertaratu diren parlamentarioak izan dira Ana San Martín (UPN), Consuelo Satrustegi, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Nuria Medina (PSN).
Bisitaren helburua "instalazioak eta bertan eskaintzen diren arreta integraleko zerbitzuak in situ ezagutzea izan da".