Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 28

Espainiako Gobernua premiatzen da instalazio fotovoltaikoen egungo ordainsariak izoztu ditzan

Aipatzen da Nafarroako 9.665 familiek energia berriztagarrietan inbertitu zutela, eta atzeraeragina zuten dekretuen sorta etengabeak kaltetu dituela

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “egungo ordainsariak izoztu ditzan instalazio fotovoltaikoen erregulazio-bizitzaren amaiera arte, eta ez dadin berriz ere egin horien ordainsaria gutxitzea ekar dezakeen inolako murrizketa gehigarririk edo eguneratzerik”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak kontrajartzen ditu Espainiako Gobernuak energia berriztagarriak sortzearen inbertsioa sustatu izana eta 2010-2013 urteen bitartean ekoizle fotovoltaikoen interesen aurkako arau-testuak onetsi izana.

 

Testuinguru horretan, aipatzen da “higiezinetan nahiz burtsan inbertitzetik” ihes egin nahi zuten Nafarroako 9.665 familiek hautatu zutela beren aurrezkiak beste xede batera bideratzea, energia berriztagarriak sortzera, eta hori dela, gaitzesten da “modu kezkagarrian moztu izana jatorrizko baldintzak finkatu zituzten Estatuko Aldizkari Ofizialetan agertzen ziren errentagarritasunak, bermatzen ziren diru-sarreren % 30etik % 50era bitarteko murrizketekin”.

 

Zentzu horretan, esaten da teknologia berriztagarriak tarifa bidez sustatzea “ez dela izan Espainiaren berezitasun bat eta herrialde garatu guztietan egin dela. Bereziki, Europar Batasunean, energiaren arloan duen badaezpadako posizioagatik”.