Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Urriak 2
Francisco Irizar Jáuregui Foru Parlamentari karguaz jabetuko da bihar
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura egingo du bihar 13:15ean (Erakunde Aretoan), Francisco Irizar Jáuregui UPNko Foru Parlamentari karguaz jabetu dadin.
Francisco Irizar Jáuregui UPNko foru parlamentari karguaz jabetzeko bilkura egingo du bihar Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 13:15ean Erakunde-Aretoan.
Foru parlamentari osoa izateko erregelamenduzko baldintzak beteko ditu Irizarrek, Cristina Altunak lan arrazoiak direla eta parlamentari izateari uko egin ondoren-
Donostian jaioa (1961) eta Tafallan 2007 eta 2015 bitartean zinegotzi izandakoa, enpresaria da Irizar. Nafarroako Parlamenturako UPNren zerrendan 18. postuan zegoen.