Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 1

Gobernua abiadura handiko trenaren Zaragoza-Iruña linearen eraikuntzarako lankidetza-hitzarmen berri bat adostu zezan premiatzen zuen mozioa atzera bota dute

Nafarroaren erabakitzeko eskubidea pisutsua izatea espero zen, eraikuntza proiektuak burutzeko edo desjabetzeetarako garaian

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, PSNren aldeko botoarekin, UPNren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PPN eta I-Eren aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzem “Sustapen Ministerioarekin berriz ere has dadin hitz egiten, Kantauri-Mediterraneoa korridoreko trenbide-plataforma mistoa eraikitzeko lankidetza-hitzarmen berri bat adosteko. Hitzarmen horretan Nafarroari dagozkion kudeaketa-esleipenak ezarriko dira; horien artean jasoko da obren eraikuntzarako eta kontrataziorako proiektuak idaztea”.

 

Atzera botatako mozioak bigarren atal bat zuen, eta Foru Exekutiboari eskatzen zio “urgentziaz elkarrizketak has ditzan Espainiako Gobernuarekin, Nafarroako Gobernua izan dadin, Tracasa enpresa publikoaren bitartez, jada lizitatuta dauden tarteen desjabetze-espedienteen kudeaketan laguntzen duena”

 

Era berean, hirugarren atalean, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “deseginda dagoen Jarraipen eta Koordinazio Batzordearen antzeko elkarlan-talde bat osa dezan, non berriz ere Nafarroarena izanen baita erabakimenik handiena”.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak in voce zuzenketa bat aurkeztu du, PSNk, ekimenaren titularrak onartu ez duena, “Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmen berri bat adosteko deia” egiten zuena, “Kantauri-Mediterranear korridorean trenbide mixto plataformaren eraikuntzarako, 2017ko irailean Nafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioari bidalitako hitzarmenaren zirriborroa bera oinarritzat hartuz”.

 

Zioen azalpenean, PSNk aurkeztutako ekimenak Foru Administrazioaren egoera azaltzen zuen, Sustapen Ministerioak abiadura handiko trenaren Zaragoza-Iruña linearen eraikuntzaren hitzarmenari jarritako salaketaren ondoren, eta hala, hitzarmen berri bat adosteko aldarrikapena egiten du, “Nafarroari erabakitzeko boterea itzul dakion eraikuntza proiektuak idazterako orduan edo eta lursailak desjabetzerako orduan”.