Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Martxoak 7

Kultura, Kirol eta Gazteria Batzordea Tuterako Udal Polikiroldegian egon da bisitan

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek polikiroldegiaren gabeziak "konpontzeko beharra" onartu dute, eta UPN, PSN eta PPNk beriz, berri bat eraikitzeko beharra ikusten dute 

Kultura, Kirol eta Gazteria Batzordea Tuterako Udal Polikiroldegian egon da bisitan, 1983an sortutako eraikina da eta erreforma proiektuaren kostua bikoiztu egin da (1,5 milioi arte), Areto Futbol Liga Nazionalaren eskakizun eta epeei lotuta baitago, horrek dakartzan finantzazio arazoekin.

 

Bertaratu diren batzorde kideak Cristina Altuna, Luis Casado (UPN), Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno (PSN), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra) izan dira.

 

Parlamentuko ordezkaritzari José Luis Sangüesak egin die harrera, Tuterako Udaleko Kirol koordinatzaileak, Iñaki Magallónek, Kirol zinegotziak eta Arturo Pérez zinegotziak.

 

Bisitaren helburua, Javier García (PPN) talde sustatzaileko eledunak azaldu duenez, "instalazioen egoera bertatik bertara egiaztatzea da eta polikiroldegi berri baten eraikuntzarako apustua egiteko beharra mahai gainean jartzea".

 

Jarraian, Parlamentarioek Tuterako polikiroldegiko leku desberdinetatik ibilbide bat egin dute, udal teknikari eta zinegotzi ordezkariak lagunduta, eta erreforma proiektuaren inguruko datuak gogoan hartu dituzte. Izan ere, Areto Futbol Liga Nazionalaren arautegiaren baldintzak jarraituz, uztailaren 1a baino lehen zonalde berdeen zabaltze eta hobekuntza lanak egin beharko dituzte (115.000 euro).

 

Proiektuak hasiera batean 833.762 euroko gastua zuen, eta eraginkortasun energetikoan, irisgarritasunean, sagurtasunean eta osasunean oinarritutako hobekuntzak aurreikusten zituen, hau guztia erabilera egoki bat burutzeko zeuden beharrak asetzeko helburuz.

 

Kirol arloan, zehazki, Gizonezkoen Areto Futboleko Lehen mailako Aspil-Vidal taldearen egoitza izaten jarraitu ahal izateko, eraikuntzak erreforma ugari behar ditu, eserlekuetan aldaketak (200 eserleku gehiago, 900 baino gehiago izan arte), sarbideak, sabaia eta argiztapena.

 

Udalak onetsitako erreformaren (833.762 euro) eta proiektuak eskatzen duen aurrekontuaren (1,5 milioi) arteko desbideraketa azaltzerako orduan, Jose Luis Sangüesak adierazi du lehenengo proiektua "erdizka zegoen oinarrizko plan bat zela, PIL diru-laguntzak eskatu ahal izateko (300.000 euro) irisgarritasunean zentratuta. Amaiera proiektuak, prezioz igotzen denak, erreforma osoa jasotzen du. Egia da Areto Futbol Liga Nazionalarekin egindako akordioan polikiroldegiaren berrikuntza 2011rako finkatu zela, baina arazoa da denboraldiaren hasierarako eguneratuta ez badago, Aspil-Vidalek beste pista bat bilatu beharko duela. Justu gabiltza, lanek hiru edo lau hilabete iraungo luketelako eta ez digute atzerapena beste urtebetez barkatuko".

 

Egungo eraikuntzaren erreforma integralak duen kostua ikusita, eraikuntza berri baten aukera planteatzerako orduan, José Luis Sangüesa eta Iñaki Magallónek uste dute "errehabilitazio irtenbide errealagoa dela. Tuterak kirol esparru publikoetan hazteko aukera dauka, egun erabiltzen ez diren hiruak kontzertatuz, IES Benjamín de Tudela, Arenas eta Jesuitas”

 

Hitzartze txandetan, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eko eledunek berehala zerbait egiteko beharra azpimarratu dute, baina ez dira ados jarri gobernuaren inplikazioan eta eraikuntza berri bat sortzeko ideian.  

 

Cristina Altunak (UPN) adierazi du Areto Futbol Liga Nazionalak eskatzen dituen baldintzak "larriak" direla, eta "Tuterako gizartearen beharrak asetzeko erantzun baten inguruan hausnartzeko deia egin du, areto futbolaz areago. Uste dugu irtenbidea polikiroldegi berri bat egitean dagoela".

 

Consuelo Satrustegirentzat (Geroa Bai), “beharra begibistakoa da, baina ezin dugu ahaztu hemen ez dela ezer egin azken urteetan eta proiektua berandu eta presaz datorkigula".

 

Asun Fernández de Garaialdek (EH Bildu) aurreratu du "ezin dugula Gobernuaren izenean hitz egin, baina finantzazioa hel dadin lan egingo dugu, abiapuntutzat jarrita eraikuntza berri bat ez litzatekela eraginkorra izango. Gure iritzia ez da terminiko ekonomikoetan izango, baizik eta gizartearen eskaerei erantzunez, hori baita edozein azpiegituraren oinarria".

 

Fanny Carrilloren ustetan (Podemos-Ahal Dugu), “beharrak begi bistakoak dira. Badirudi honek urte asko daramatzala abandonatuta. Finantzazio errealitatetik, ikusiko dugu zer egin daitekeen Gobernua inplika dadin. Hori bai, dagoena probestuz. Ez dugu polikiroldegi baten beharrik ikusten".

 

Carlos Gimenok (PSN) "egoera kritiko eta larritzat ikusi du, eta badirudi Gobernuak entzungor egiten duela. Ez dira Tuterak behar dituen beharrak asetzen, ezta bere eliteko taldearenak ere. Gobernua osatzen duten taldeek ez dute polikiroldegi berri baten beharra ikusten. Gogorarazi nahi nuke PIL-etik datorren diru-laguntza Tuterarena dela, lan honi eskaintzea erabaki baitu".

 

Javier Garcíak (PPN) argi adierazi du "eraikuntza berri baten apustua. Erreformak ez ditu beharrak asetzen, proiektua adabaki bat da, izan ere, oinarrizkoena, estalkia, ez da ukituko. Etorkizunean pentsatu behar da, Tuteran klub gehiago baitaude goi mailara salto egin dezaketenak. Denbora asko egon da honi aurre egiteko, baina irtenbidea ezin daiteke adabaki bat izan".

 

José Miguel Nuinek (Izquierda-Ezkerra) dio "beharra argi dagoela, egutegiak premiatzen du, eta, PILa alde batera utzita, Gobernuak maila hartu behar dio eta erreforma hau kofinantzatu behar du. I-Ek lan egingo du dirua garaiz hel dadin eta irialean areto ftbolean jokatzeko aukera egon dadin".