Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 21

Mariano Herrero Ibáñez foru parlamentari karguaz jabetu da gaur

2007tik Monteagudoko alkate eta 2011 eta 2015 urteen bitartean Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria izandakoak Iñaki Iriarte ordezkatuko du UPN talde parlamentarioan

Mariano Herrero Ibáñez foru parlamentari karguaz jabetzeko bilkura egin du gaur Nafarroako Parlamentuko Mahaiak.

 

Ekitaldi hori erakunde-aretoan egin da. Parlamentari berriak karguaren promesa egin du, Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez eta Mahaiko kideak diren Unai Hualde, Alberto Catalán eta Maiorga Ramírez aurrean zirela.

 

Ibañezek honako formula hau erabili bere karguaren promesa egiteko:

 

“Juro respetar en todo momento el régimen foral de Navarra, acatar la constitución, las leyes y cumplir fielmente las obligaciones propias del cargo de parlamentarip foral”.

 

Horrenbestez, foru parlamentari osoa izateko erregelamenduzko baldintzak beteko ditu Herrerok, Iñaki Iriartek parlamentari izateari uko egin ondoren eta José Javier López Rodríguezek, zerrendan hurrengoak uko egin ondoren.

 

Burgosen jaioa (1961), 2007 urtetik Monteagudoko alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari izandakoa 2011 eta 2015 urteen bitartean, funtzionarioa da eta Lan Harremanetan diplomatua. Nafarroako Parlamenturako UPNren zerrendan 17. postua izan zuen.

 

Karguaz jabetu ondoren, parlamentari berriak bilkura-aldi berriko lehenbiziko saioan parte hartu ahal izanen du, 09:15ean hasiko baita.

 

Kargua hartzeko ekitaldian izan dira Javier Esparza, Sergio Sayas, Carmen Segura, Óscar Arizcuren, Luis Casado (UPN), Rafael Eraso (Geroa Bai), Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Nuria Medina (PSN) eta Javier García (PPN). Ekitaldiaren amaieran Ainhoa Aznarezek hitz egin du.

 

Lehendakariak Herrero zoriondu du eta kargu berrian “zorte ona” opa dio, non “herritarren ordezkari izateak zer esan nahi duen oso ongi jakinda” sartu den. “Zorionak Mariano, baita zure emazteari ere, etxean alkate bat eta foru parlamentari bat izateagatik”.