Migrazioa eta bizikidetzaren inguruan ikasleentzako saio bat ospatuko da bihar Parlamentuan
Nafarroako zazpi ikastetxetako DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartuko dute AlboanGKE-ak antolatutako topaketan
Nafarroako Parlamentuak bihar, martxoak 20, ikasleen Osoko Bilkura bat ospatuko du (11:00etan Osoko Bilkuren Aretoan), eta Foru Komunitateko zazpi ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute.
Saioari Ganberako Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak emango dio hasiera.
Ikasleek migrazio-babesleku, harrera-elkarbizitza gaiaren inguruan ikastetxe bakoitzak burututako lanak aurkeztuko dituzte. Jarraian, Parlamentarioen hitzartze txanda irekiko da, eta amaitzeko, ikasleek eskaerak irakurriko dituzte.
Parte hartuko duten ikastetxeak hurrengoak dira: San Ignacio Ikastetxea (4 ikasle, 1. Batxilegoa), Carlos III Eskola Teknikoa (4 ikasle, LH), Eunate BHI (4 ikasle, DBH 4), Jesusen Alabak Ikastetxea (4 ikasle, DBH 1), Tafallako Sancho el Mayor BHI (4 ikasle, DBH 1), Berrzar BHI (9 ikasle, DBH 4), Hezitzaileen Eskola (3 ikasle, LH).