Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Martxoak 2
Minutu bateko isilunea Parlamentuan, eraildako azken emakumearen oroimenez
Nafarroako Parlamentuaren ostegun honetako osoko bilkuraren hasieran egin da isilunea
Nafarroako Parlamentuak, gaurko osoko bilkuraren hasieran, minutu bateko isilunea egin du indarkeria matxistak azken biktimaren (Madrilen) oroimenez.
Horrela, Osoko Bilkurak iragan irailaren 17an onetsitako erabakia betez, foru legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiek beren nahigabea agertu dute eta indarkeria matxistaren biktimak oroitu dituzte.