Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Urriak 25
Minutu bateko isilunea Parlamentuan eraildako emakumeen oroimenez
Osoko bilkuraren hasieran Legebiltzarrak biktimekiko atsekabea eta elkartasuna adierazi du
Nafarroako Parlamentuak gaurko deitutako kontroleko osoko bilkuraren hasieran minutu bateko isilunea egin du, Ainhoa Aznárez Igarza Parlamentuko Lehendakariak adierazi duenez, indarkeria matxistak eragin dituen azken bi biktimen oroimenez.
Horrela, Osoko Bilkurak legegintzaldi honen hasieran onetsitako erabakia betez, foru legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiek beren nahigabea agertu dute eta indarkeria matxistaren biktimak oroitu dituzte.