Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 31

Mozio bat baztertu dute, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “agenda nazionalista lehenesteari utz ziezaion”

UPNk zerga politika gaitzesten du eta inbertsio garrantzitsuenen jabetza bereganatzen du, bitartean lauko gobernuak aniztasuna eta egonkortasun politikoa aipatzen du

Parlamentuko osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, Gobernua premiatzen zuena “agenda nazionalista” lehenesteari utz ziezaion eta ekimenak har zitzan eta neurriak proposa zitzan Nafarroak une hau baliatze aldera bere hazkuntza ekonomikoari eta bere autonomia fiskal eta finantzarioari begira daukan ahalmen osoa optimizatzeko”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak Gobernua arbuiatzen zuen Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa sustatzeko “iniziatiba faltagatik”. Mozioak zioen, Erkidegoko inbertsio garrantzitsu bakarrak Gobernuari ez dagozkion eskumenen kudeaketatik eratorriak direla, eta hau “agenda nazionalista” lehenesteagatik gertatu dela.

 

Zentzu horretan, azpimarratzen du Gobernua ez dela egungo une ekonomiko hau probesten ari, “zerga inpaktu kaltegarriari” egozten dioten egoera, eta honen ondorioz, “konfiantzari dagokionez, Nafarroa soilik Kataluniaren atzetik legoke”.