Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 26

Nafarroako Gobernua lehiakortasuna berreskuratzeko PFEZa berrikus zezan premiatzen zuen mozioa baztertu da

UPNren asmoa zen “familiei eta klase ertain eta baxukoei zerga-zama arintzea, berreskurapen ekonomikoa probestuz zerga arraila murrizteko"

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen PFEZaren berrikusketa bat igor zezan Legebiltzar honetara, foru erkidegoaren lehiakortasunaren susperraldia jasoko duena, inguruko lurraldeetan aurreikusitako zerga-aldaketak ikusita.

 

Berrikusketa hori “zentratu beharko zen egin diren bata bestearen ondoko zerga-igoeren ondorioz klase ertaineko eta beheko klaseko familiek eta langileek daukaten zerga-posizio bidegabea zuzentzen”.

 

PSN talde parlamentarioak aldatzeko zuzenketa bat aurkeztu du, UPNk onartu ez duena, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena zerga-araudia alda zezan, enpresen lehiakortasuna eta jardun ekonomikoaren sustapena ziurtatzen duena, haurrak bere kargu dituzten maila ertaineko familien egoera zuzentzeko, zerga erreformek kaltetu baitituzte.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak aurkeztutako ebazpenak “zerga lehiakortasuna” ezartzen zuen arrazoi gisa, Zergadunen Batasunak 2017. urteari buruz egindako azterlanean jasotzen duenez, PFEZa zuzentzeko neurriak ezartzeko beharra dago, “klase ertaineko eta beheko klaseko familien eta bere kargu mendekotasunen bat duen norbait dutenen zerga-zama aritzeko”.

 

Testuinguru horretan, bere proposamena arrazoitzeko, aipatzen da Administrazio guztiek, zerga-erreformak abiaraziko dituztela, baita Estatuko Aurrekontu Orokorretan jaso nahi dutela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren jaitsiera bat.

 

Hori dela eta, Nafarroan bizi direnen eta gainerako lurraldeetan bizi direnen arteko desoreka handitzea ekiditeko, “susperraldi ekonomikoa eta diru-sarreren areagotzea gertatzen ari den testuinguruan kokatuz”, Foru Ogasunari eskatu diote “zama hau arin dezan”.