Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Maiatzak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen da araudi bat presta dezan kirurgia txikiko praktika klinikoa erizaintzako profesionalek egin dezaten ahalbidetzeko

Erizaintzari ardura, ahalmen eta autonomia handiagoa emateko helburuarekin, arreta-eskaria ebatzi eta kudeatzeko, medikuaren eta erizainaren arteko lankidetasunean oinarriturik

Osasun Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta UPN eta EH Bilduren abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “ondotik datozen neurriak har ditzan gehienez ere sei hilabeteko epean”:

 

Aurreikusten diren neurrien artean eta zehazten denaren arabera, Osasun Departamentuak “konpromisoa hartzen du araudi bat prestatzeko aurrera pausoak eman ditzan, zeinak ziurtatuko baitu gure erkidegoko osasun-zentroetan kirurgia txikiko praktika klinikoa erizaintzako profesionalek egitea. Hori bermatzeko, honako hauek izanen dira: giza baliabideak eta baliabide materialak, eremu egokiak, teknika kirurgiko horiei lotutako protokoloak eta jardun kliniko zein arreta-jardunerako gidak garatzea (lesioen egiaztapen anatomopatologikoa ahalbidetzeko zirkuituak, ebakuntza osteko mina artatzeko jarraipen-protokoloak, jardun segurua bermatzeko protokoloak eta erizaintzako profesionalek kirurgia txikian anestesiko lokalak eta beste farmako batzuk erabiltzearen gaineko protokoloak)”.

 

Era berean, Departamentuak konpromiso bat hartzen du “2018ko irakaskuntza planean kirurgia txikiarekin lotutako prestakuntza-eskaintza ezartzeko, erizaintzako profesionalei zuzendua”. Eh Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PPN eta Izquierda-Ezkerrak puntu honen aurkako botoa eman dute.

 

Halaber, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak “adituen talde bat eratuko du, medikuntzako eta erizaintzako profesional kopuru orekatu batekin, kirurgia txikiari ekiteko. Talde horrek kirurgia txikian laguntzaren kalitatea, gaixoaren segurtasuna eta erabiltzailearen gogobetetzea hobetzeko lan eginen du”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak erizaintzari “ardura, ahalmen eta autonomia handiagoa eman nahi dio arreta-eskaria ebatzi eta kudeatzeko; hori guztia, zerbitzu-emateari dagokionez medikuaren eta erizainaren arteko lankidetasunean oinarriturik”.

 

Zentzu horretan, argudiatzen da kirurgia txikiko praktika klinikoa erizaintzako profesionalei irekitzearen estrategiaren garapenak heldulekua hartzen duela Osasun-lanbideen antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legean, zeinak honako hau zehazten duen: “Edozein araudiren aurretiaz eginiko lanbidearteko itunen bidez ebaztea osasun lanbideen eskumen-esparruei buruzko gaia, borondatea mantenduz aldi berean aitortzeko, batetik, lanbide artean ugaltzen ari diren eskumen-esparru konpartituak eta lanbide bakoitzaren berariazko eremu guztiz garrantzitsuak”.

 

Hala, oroitarazten da 1995. Urteaz geroztik oinarrizko laguntzaren partetik kirurgia txikiaren garapena “efizientea” izan dela, itxoite aldiak laburtu direlako eta ekidin delako gaixoak beharrik gabe ospitaleetara joatea.

 

“Historikoki, kirurgia txikia erizaintzaren arloan sartuta egon dela erakusten dute aurrekariek, eta horiei gehitu behar zaie erizaintzako profesionalek ohikoa dutela jarduketa hori Oinarrizko Laguntzan, larrialdietako, ospitaleko eta ospitalez kanpoko zerbitzuetan eta bestelako zerbitzu batzuetan ere”. Kirurgia anbulatorio txikian prozedura kirurgiko batzuk sartzen dira (terapeutikoak edo diagnostikoak), errazak eta gehienetan iraupen laburrekoak.

 

Consuelo Satrustegi (Geroa Bai) lehendakari duen saiora bertaratutako parlamentarioak izan dira Begoña Ganuza, Mónica Doménech, Sergio Sayas, Luis Zarraluqui (UPN), Rafael Eraso, Koldo Martínez (Geroa Bai), Esther Korres, Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Tere Sáez, Rubén Velasco (Podemos-Ahal Dugu), Nuria Medina, María Chivite (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).