Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 15

Nafarroako Gobernua premiatzen da bizikletetarako aparkaleku seguruen premiari erantzuna eman diezaion

Bizikleta-aparkaleku babestu eta bideozaintzadunak pixkanaka instala ditzaten eskatzen da, mugikortasun jasangarria sustatzeko gutxieneko segurtasun baldintzetan

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onartu du gaur ebazpen bat, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Ospitalegunearen zuzendaritza premiatzen dira “serioago har ditzaten gisa honetako eskariak eta hartu beharreko neurriak har ditzaten Nafarroako Ospitalegunera lan egitera nahiz bisita egitera bizikletaz joan nahi duten guztiek gutxieneko segurtasun-baldintzetan utzi ahal izan dezaten bizikleta, lapurretarik izan gabe”.

 

Zentzu horretan, eskatzen zaie baita ere “lau hilabete igaro baino lehenago proiektu bat gara dezaten, Nafarroako Ospitalegunearen barruan bizikleta-aparkaleku babestu eta bideozaintzadunak instalatzekoa, ahalmena izanen duena, gutxienez ere, gaur egun gisa horretako instalazioei dagokienez dagoen eskariari erantzuteko”.

 

Helburu horrekin, premiatzen dira “beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak taxutu ditzaten inbertsioari ekiteko eta proiektu hori garatzeko; ahal den neurrian, 2018an bertan”.

 

Azkeneko eskakizuna da “langileak eta oro har jendea joaten den gune guztietan gisa horretako aparkalekuen egoera zorrotz berrikus dezaten, inbertsio-plan bat garatze aldera, zeinean aurreikusiko baita gune horietan edo horien ingurumarietan gisa horretako instalazioak arian-arian paratzea”.

 

Zioen azalpenean, UPNk sustatutako ebazpenak Ospitalgunearen kudeatzaileari igorritako eskutitz bat aipatzen du, 500 langile baino gehiagok eskatuta, zeinaren bidez egoera honen salaketa egiten zen, eta beharrezko neurriak eskatzen ziren, beste batzuen artean, bizikletak aparkatzeko karpa zurrun bideozaintzadunak instalatzea.

 

Zentzu horretan, Europar Batasuneko diru-laguntza bat aipatzen da bizikletak aparkatzeko karpa zurrun bideozaintzadunak instalatzeko, eta “horretarako hogei kokaleku posible zehaztuta egon arren, Ospitalegunearen kudeatzaileak ezer egin gabe utzi zuen aukera pasatzen”.

 

Ebazpenaren bultzatzaileak ekimen hau mugikortasun jasangarria sustatzean oinarritzen du, klima aldaketaren aurkako borroka eta bizimodu osasungarriaren sustapena erakunde publiko guztien betebeharra delako.