Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Ekainak 29

Nafarroako Gobernua premiatzen da egoitza-harrerako neurrien aurreko eta ondoko etapetan babes-programa prebentiboak areagotu ditzan

Familia-harrera espezializatuaren eredua susta dadin defendatzen da, premia bereziak dituzten eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeak babesteko

Eskubide Sozialetako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (PPN ez da egon) zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “egoitza-harrerako neurrien aurreko eta ondoko etapetan babes-programa prebentiboak garatu eta areagotu ditzan. Familia-ingurunetik ateratzea saihesten duten familia-zaintzako programak indartu ditzan (HNAT-Haurren eta nerabeen arretarako taldeak, familian esku hartzeko programa espezializatua eta nerabe-hezkuntzako programa)”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Gobernuari eskatzen dio “gurasoen eginkizun positiboa eta hezitzailea berreskuratzeko programak indartu ditzan, egoitza-harrerako prozesuetan dauden adingabeak dituzten familientzat”.

 

Testu originalak hirugarren epigrafe bat zeukan, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin bazteru dena, eta Gobernua premiatu nahi zuen “egoitza-harreraren inpaktua (familia-bereizketa, baliabide-aldaketa) minimiza dezan, balorazio-egoeran dauden adingabeak bizikidetasun finkatuko talde batean sartuz, egokitzapena errazteko, haien normalizazioa sustatzeko eta aldez aurretik egon daitezkeen gatazka-egoerak konpentsatzeko”. UPNk alde bozkatu du eta PSN abstenitu egin da.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak esaten du “familia-harrera espezializatuaren eredua sustatu behar dela, babesgabetasun-testuinguruetan dauden neska-mutilak eta nerabeak babesteko. Familia-harrera areagotu behar dela” diote, egoitza-harreraren ordezko aukera gisa, “eredu horren bidez nerabeen harrera-beharrei irtenbide bat eman ahal izatearren premia bereziak dituztenean”.

 

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) buru izan duen saiora bertaratutako parlamentarioak izan dira Carlos García Adanero, Luis Zarraluqui, Carmen Segura, Mónica Doménech (UPN), Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi, Virginia Alemán (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Mikel Buil, Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu), Nuria Medina, Inma Jurío (PSN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).