Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urtarrilak 31

Nafarroako Gobernua premiatzen da Gizarte Segurantzarekin hitzarmen bat sina dezan familia-harrera espezializatua eta urgentziazkoa indartzeko

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren babesean, harrera-familien babesgabetasunarekin amaitu nahi da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 166.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, sei hilabeteko epean arautu ditzan familia-harrera espezializatuko familien eta urgentziazko harrerako familien baldintzak. Hau guztia hitzarmen berezi baten bidez egingo da, honen ezarpen esparrua mugatuz eta prozedura, efektu, ekintza babesle eta kotizazio gaietako berezitasun eta ezaugarriak zehaztuz”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako eta gainerako alderdiek zuzendutako ebazpenak familia-harrerak duen garrantzia azpimarratzen du, “haur babesgabeentzako laguntzari dagokionez printzipio gidari bat baita”, eta zentzu horretan, harrera familien babesgabetasunarekin amaitu nahi da Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatuz.

 

Sustatzaileak uste du egoitza neurrien aldean familia-neurriei lehentasuna emateko, Foru Komunitateko familiei, haurrei eta nerabeei laguntza emateko 2017-2023 urteetarako II. Plan Integralak ezartzen duen gisan, ezinbestekoa dela Gizarte Segurantzaren babes-jardunak jasotzea: osasun-laguntza, farmazia-prestazioa, sorospenak, erretiroa bezalako pentsioak, eta abar

 

“Harrera-familiei” eskatzen zaien “dedikazioa” eta zenbait kasutan “berariazko formakuntzak” hala exigitzen du.