Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 1

Nafarroako Gobernua premiatzen da ken dezan egoitza zerbitzuetako osasun prestazioetan dagoen koordainketa

Sei hilabeteko epean txosten baten bidez argi dezan osasun prestazioekin lotutako zerbitzuen kostuari dagokionez erabiltzaileek ordaintzen dituzten tarifetan sortutako eragina

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “sei hilabeteko epean txosten bat aurkez dezan, argitze aldera egoitza guzti-guztien egoera, osasun prestazioekin lotutako zerbitzuen kostuari dagokionez, eta, halaber, erabiltzaileek ordaintzen dituzten tarifetan sortutako eragina”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren puntuan Legebiltzarra premiatzen du “txostena egin ondotik ken dezan egoitza zerbitzuetako osasun prestazioetan dagoen koordainketa”. Puntu hau Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoekin atera da aurrera.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak argudiatzen du “koordainketa gertatzen ari dela unibertsaltzat jotzen diren prestazioetan”, eta jakinarazten du egoera hau Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legeak dioenaren aurkakoa dela.

 

Hori dela eta, 209/1991 Foru Dekretuari lotzen zaio ebazpen honen bultzatzailea, Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatzen duenari, non nahitaez bete beharreko baldintza eta betekizunak ezartzen diren, eta haien artean kokatzen du Medikuntza Orokorreko Psikologiako, Gizarte Laneko eta Fisioterapiako espezialistak, norberarenak edo itunduak, nahitaez eduki beharra.

 

 

www.parlamentodenavarra.es

Mozioaren argitalpena (NPAO, 141. zk, 2017-11-17koa)