Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121 errepidean ibilgailu astunen zirkulazioa mugatu dezan eta AP-15eko bidesarietan beherapenak ezar ditzan
Belate eta Almandozko tuneletan eginen diren obrak direla eta, eta maiatza eta iraila artean A-15 errepidetik kamioiak iragatearen debekua dela eta, trafiko astuna areagotzea ekidin nahi da
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen baita N-121 errepidean ibilgailu astunen zirkulazioa mugatu zezan Belateko eta Almandozko tuneletako obrak egiten diren bitartean, beti ere errepidea erabiltzen duten pertsonen segurtasuna oinarritzat hartuz”.
Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat dauka, beste neurri batzuen artean, Foru Exekutiboa premiatzen duena “AP-15eko bidesarietan deskontuak eta sustapen-neurriak ezar ditzan; Belateko mendatea egokitu dezan; garraio publikoa sustatzeko neurri gehigarriak har ditzan; larrialdien kudeaketarako protokolo eta tresna osagarriak martxan jar ditzan; Foruzaingoaren presentzia eta jardunerako konpromisoak har ditzan; eta informazio kanpaina bat egin dezan, garraio sektorearekin batera, ibilgailu pisutsuen ibilbide nagusia A-15 errepidea izan dadin”.
EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek ordezteko zuzenketa bat aurkeztu dute, UPNk, ekimenaren titularrak onartu ez duena.
Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak aurkeztutako mozioak bere eskaera justifikatzen du esanez Belate eta Almandozko tuneletan eginen diren obren gaineko “kezka biziki areagotu dela”, Gipuzkoako Aldundiak A-15eko tunel batean obrak hasi behar dituela jakinarazi duenetik, horretarako debekatu eginen baita kamioiak aipatu bidean barna iragatea maiatzetik irailera bitarte.
Sustatzailearen hitzetan, egoera honek eta “N-1 errepideko Etzegarateko bidesariak ekarriko du garraiolari askok nahiago izatea N-121-A errepidean zehar joatea hilabete horietan”, eta hori dela eta, ibilgailu astunen zirkulazioa mugatzea beharrezkoa ikusten dute.
-
Mozioaren argitalpena (39. NPAO, 2018-03-16koa)