Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urtarrilak 31

Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121-A errepideko jarduketak egiteko aurrekontu-partida 10 milioi euro handitu dezan

UPNk errepide honen garrantzia aipatzen du 20 milioiko lanak lizitatzeko, eta 2018ko aurrekontuetan euren zuzenketa baten bidez esleitutako 10 milioiak gogora ekarri ditu

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur, UPN, EH Bildu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “N-121-A errepideko jarduketak egiteko aurrekontu-partida 10 milioi euro handitu dezan”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Gobernuari eskatzen dio “20 milioi euroko obren lizitazioa egin dezan N-121-A errepidean”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorretan UPNk sartutako zuzenketa gogorarazten du, 10 milioi euroko zuzenketa hain zuzen, N-121-A errepidea hobetzeko obra publikoa egin ahal izan dadin. Zentzu horretan, Foru Administrazioari ekarpen baliokide bat bat eskatzen zaio, errepide honen garrantzia dela eta, egokitzapen lanak urte honetan zehar esleitzeko.