Nafarroako Parlamentuak bat egin du Euskaraldia ekimenarekin
Elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuak Ganbararen egoitzaren aurrean euskararen erabilera eta hizkuntzaren erabileraren ohiturak aldatzeko helburu duen ekimena sostengatzen duela erakusteko
Nafarroako Parlamentuak bat egin du euskararen aldeko Euskaraldia ekimenarekin. Osoko Bilkura hasi aurretik, elkarretaratzea egin da Ganbararen egoitzaren aurrean, eta parlamentariek, Nafarroako Gobernuko kideek eta Legebiltzarreko langileek parte hartu dute bertan.
Euskaraldia: 11 egun euskaraz hizkuntzaren erabilera bultzatu eta hiritarren eguneroko ohiturak aldatu nahi dituen ekimena da. Euskara uste baino egoera gehiagotan erabili daitekela frogatu nahi da.
Azaroaren 23tik abenduaren 3a bitarte egingo da eta hiritarrak Ahobizi edo Belarriprest bezala ekimenean parte hartzera deitzen da.