Nafarroako Parlamentuak bat egingo du ostegunean Euskaraldia ekimenarekin
Elkarretaratzea egingo du Nafarroako Parlamentuak Ganbararen egoitzaren aurrean euskararen erabilera eta hizkuntzaren erabileraren ohiturak aldatzeko helburu duen ekimena sostengatzen duela erakusteko.
Nafarroako Parlamentuak bat egingo du ostegunean euskararen aldeko Euskaraldia ekimenarekin. Goizeko bederatzietan (9.00), Batzarra hasi baino lehenago, elkarretaratzea egingo da Ganbararen egoitzaren aurrean.
Euskaraldia: 11 dias en euskara/Euskaraldia: 11 egun euskaraz hizkuntzaren erabilera bultzatu eta hiritarren eguneroko ohiturak aldatu nahi dituen ekimena da. Euskara uste baino egoera gehiagotan erabili daitekela frogatu nahi da.
Azaroaren 23tik abenduaren 3a bitarte egingo da eta hiritarrak Ahobizi edo Belarriprest bezala ekimenean parte hartzera deitzen da.