Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 14

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionalarekin eta gaur gauean turkesaz argiztatuko da

Foru Legebiltzarrak bere erabilera normalizatzen eta sustatzen lagundu nahi du, Irisgarritasun Unibertsalaren sustapen politikekin bat eginez

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdea turkesaz argiztatuko da gaur gauean, apirilaren 14an, (22:00etatik 01:00 arte), Zeinu Hizkuntzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta hizkuntzaren erabilera normalizatu eta bere zabalkuntza sustatzeko.

 

Efemeride hau 2014 urteaz geroztik ospatzen da ekainaren 14an, izan ere, egun horretan 1936an Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioa sortu baitzen, eta entitate honi esker zeinu hizkuntza katalanak eta espainiarrak gizartean bere lekua egin dute.

 

Horregatik, entitate honek eta bere partaide diren elkarteek Estatu guztiko kale nagusi eta enparantzetan ekimen ugari antolatu dituzte, eta manifestu bat (https://goo.gl/hrzuB2) irakurriko dute, aldarrikatuz zeinu hizkuntza espainiarra eta katalana kultura ondare inmateriala izan daitezela.

 

Gainera, Ondare Kulturalaren Europako Urtearen ospakizuna izanik, Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioak Espainia premiatu du Zeinu Hizkuntza Europako Hizkuntza Gutxituen Kartan sartzea sustatu eta bultza dezan, ez baitira dokumentu honen parte, “nahiz eta milioika pertsonak erabiltzen duten eta Europako Kontseiluko herrialde guztietan historikoki dokumentatuta dauden”.

 

Zentzu honetan, azpimarratzen da NBEren Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen inguruko hitzarmenean ezartzen dela hiritar gorren hizkuntza eskubideak beste hizkuntzen erabiltzaileen berak izan behar direla.