Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Maiatzak 2

Nafarroako Parlamentuak bere kezka adierazten du Patxi Zamora Iberiako hegazkineko laguntzaile lanpostutik kaleratu dutela-eta

“Arbitrariotasuna, babesgabetasuna, inpunitatea eta izaera politikoko mendekuaz” hitz egiten du Ganberak eta bere lanpostura itzul dadin eskatzen du

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkakoekin, zeinaren bidez Ganberak “bere kezka agertzen du salatutako gertakarien larritasunaren aurrean eta inplikatutako administrazio publikoei exijitzen die gertatutakoa argitu dezaten, dagozkien ardurak har ditzaten eta azkartasunez ekin dezaten Patxi Zamora Aznar bere lanpostura berehala itzultzea ahalbidetze aldera”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztutako ebazpenak Kontuz! Kontsumitzaile eta Zergadunen Elkartearen argudioak bere egin ditu, pasa den urtarrilaren 19an salatu baitzuen “ustelkeriako beste kasu bat dela honakoa; hain zuzen, botere-egiturak eta baliabide publikoak erabiltzea Iberiako hegazkineko laguntzaile lanpostutik arrazoirik gabe kaleratzeko elkartearen bozeramaile Patxi Zamora Aznar, “El Banquete, expolio y desaparición de la CAN” liburuaren egilea”.

 

Zentzu horretan, “arbitrariotasuna, babesgabetasuna eta inpunitateaz” hitz egiten da baieztatzeko “erakunde publiko bat izaera politikoko mendekurako erabili dela, elkarte bateko ageriko buruaren aurka, nabarmendu baita ustelkeriaren salaketan eta botere publikoei informazio egiazkoa eta egiaztagarria eskatzen, oraindik epaitegietan dauden kasuetan, esate baterako Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpenean”.

 

Hala, ohartarazten da “hiru funtsezko eskubide urratu direla”, kasu honetan, “lanari, informazioari eta adierazpen eskubideari” eragiten diotenak, eta azpimarratzen da “kaleratzea gertatu zenetik lau hilabete pasa diren arren inork ez duela azalpenik eman, ez Barne Ministerioak, ez Guardia Zibilak, ezta Gobernuaren ordezkaritzak ere”.

 

Testuinguru horretan, zehazten da “lanean 31 urte eman ondoren, justifikatzeko inolako egintzarik egon gabe, argudiatzeko espedienterik gabe eta inolako azalpenik jaso gabe, Patxi Zamora kaleratu zuela Guardia Zibilak –erakunde publikoa, funts publikoekin ordaindua eta herritarren ordezkarien kontrolpean egon behar zuena–, bat batean erabaki zuelako, tartean azalpenik eman gabe, identifikazio-txartela kentzea, haren lanbide jarduerarekin jarraitzeko ezinbestez behar zuena”.

 

Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu) lehendakari izan duen saiora bertaratu diren parlamentarioak izan dira Juan Luis Sánchez de Muniáin, Carlos García Adanero, Mónica Doménech, Ana San Martín (UPN), Virginia Alemán, Rafael Eraso, Patxi Leuza (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Rubén Velasco (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia, Nuria Medina (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).