Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Otsailak 27

Nafarroako Parlamentuak ez du Hezkuntza Departamentua premiatuko English Week programako ikaspostu kopurua handitu dezan

UPN eta PPNk arrazoitzen zuten Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako murgiltze-programa honetarako eskaera kopurua eskaintza baino askoz ere handiagoa dela

Hezkuntza Batzordeak bi mozio atzera bota ditu gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen E"nglish Week murgiltze-programako plaza kopurua handitu zezan, 2018ko deialdian kanpoan gelditu ziren ikasle eta ikastetxeetatik ahalik eta gehienek tokia izan zezaten. Eskaintza hori eginen zen jadanik onartu diren ikastetxeei jarritako baldintza ekonomiko beretan”.

 

Zioen azalpenean, UPN eta PPNk sustatutako mozioak baliatzen zuen “iaz 1000 ikasle izan baziren, aurten 1500 izan direla English Week programan, eskolatik kanpo ingelesa ikastea indartzen duen eta elkarbizitza sustatzen duen programa arrakastatsuan plazarik gabe gelditu direnak”.

 

Zentzu horretan, English Week programak “eskolatik kanpo ingelesa ikasteko egindako esfortzu eta motibazioa” nabarmentzen zuen, eta oroitarazi nahi zuten “lan merkatura sartzeko ezinbesteko hizkuntza” dela ingelesa, eta hori dela eta “ikasposturik gabe gelditu direnentzako diru-laguntza faltak diru-sarrera gutxien dituzten familiak diskriminatzea suposatzen duela”.

 

Nuria Medina (PSN) lehendakari duen saiora Alberto Catalán, Luis Zarraluqui, Mónida Doménech, Begoña Ganuza (UPN), Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi, Rafa Eraso (Geroa Bai), Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Tere Sáez, Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) bertaratu dira.