Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Apirilak 24

Nafarroako Parlamentuak Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiten du eta urdinez argiztatuko da

Elkarretaratzea egingo dute bihar 12:00etan Ganberako atarian, eta manifestu instituzionala irakurriko da bertan

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egingo du bihar, apirilak 25, 12:00etan, Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Elkarretaratzean manifestu instituzionala irakurriko da eta ondoren, Parlamentuko aurrealdea urdinez argiztatuko da, haurren nazioarteko kolorea baita.

 

Gainera, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du bere esku dauden neurri guztiak hartzeko tratu txarrekin amaitzeko, bai prebentziozko neurriak baita jardunbide optimozkoak ere.