Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Martxoak 2

Nafarroako Parlamentuak 'Hazte Oír' elkartearen autobusa Nafarroara etortzea errefusatu du

Eledunen Batzarrak gaur aho batez onetsi duen adierazpen instituzional batean Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du 'Hazte Oír' elkartearen autobusa Nafarroan izatea. UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN parlamentu-taldeek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute adierazpen hori.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpenak:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du "Hazte Oír" elkartearen autobusa Nafarroan izatea, eta Nafarroako Gobernuari eskatzen dio behar diren neurriak har ditzala autobus hori gure lurraldera ez etortzeko eta hemen horrelako kanpainarik ez egiteko, aniztasunaren errespetua urratuko litzatekeelako, batez ere sexu-aniztasunaren errespetua eta transexualek merezi dutena.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berriz erakusten die transexualei bere babesa eta eskubideen aitortza, bereziki gogoan dituela adingabe transexualak eta horiek bereizkeriarik ez jasateko eta beren errealitatea ulertua izateko duten eskubidea”.