Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Azaroak 7
Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ‘Xake Patriarkatuari’ jardunaldiak aurkeztuko ditu
Espazio publikoan berdintasun baldintzetan emakumeen ikusgarritasuna bermatzea da ziklo honen helburua, espazio honen konkistarako arlo desberdinetan aurrerapausoak emanez
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, ostegun honetan, azaroak 8, aurkeztuko ditu Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko IV Jardunaldiak. Xake Patriarkatuari.
Arlo anitzeko ziklo honen laugarren edizioa da, eta helburua da emakume eta feministen mugimenduekin zubiak eta loturak eraikitzea, espazio publikoan berdintasun baldintzetan emakumeen ikusgarritasuna bermatzeko, baita komunikazio arloan ere.
Aurkezpen prentsaurrekoa Ainhoa Aznárez Igarzak, Legebiltzarreko Lehendakariak eginen du egoitzako atarian 10:00ean.