Nafarroako Parlamentuan harrera ekitaldia egin da Genero Indarkeriaren Aurkako Psikologiako Estatuko X. Jardunaldiak direla eta
Aznarezek erakundeei deia egin die “babes adierazpenetatik politika eraginkorren garapenera pasatzeko, baita oraindik isiltasuna nagusi den eremuetan ere”
Ainhoa Aznárez Igarza Nafarroako Parlamentuko lehendakariak gaur eguerdian harrera egin dio Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialeko ordezkari talde bati, Iruñean Genero Indarkeriaren Aurkako Psikologiako Estatuko I. Jardunaldiak eginen direla eta. Inaugurazioa gaur arratsaldean izanen da Baluarten, eta Aznarezek berak parte hartuko du.
Legebiltzarraren egoitzako Erakunde Aretoan egindako ekitaldian Ainhoa Aznárez Psikologoen Elkargoko ordezkariei mintzatu zaie. Haien konpromisoa eta kontzientziazio nahiz hausnartze lana goraipatu ditu, “ahalik eta ongien ekiteko emakumeen kontrako indarkeria erauzteko lanari, Nafarroa arretagune bihurtu den honetan, zoritxarrez munduko beste leku batzuetan ere gertatzen diren egitate batzuen ondorioz.
Agurreko hitzaldi horretan lehendakariak lotura bat ezarri du Psikologiako Estatuko X. Jardunaldien eta Xake patriarkatuari jardunaldien artean. Parlamentuak 2015az geroztik antolatzen ditu azken horiek, “genero indarkeriaren prebentzioari ikuspuntu guztietatik eta isiltasuna oraindik nagusi den eremu guztietan ekiteko”.
Horren haritik, Ainhoa Aznarezek, azkenik, erakundeei deia egin die “babes adierazpenetatik politika eraginkorren garapen osora pasatzeko. Horregatik guztiagatik, bidezkoa iruditu zaigu zuen ekimenari atxikitzea. Gogoeta asko egitea eta lagunduko diguten ondorio zehatzak ateratzea opa dizuet”.
Ondoren, Rosa Ramos Toriok, Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialeko dekanoak, eskertu egin du Nafarroako Parlamentuak egindako “harrera beroa”, eta “elkarlanean jarraitzeko” gogoa agertu du, "Nafarroak konpromiso eta sentsibilitate berezia" agertu baitu gai honen inguruan. Ekarpenak egiten jarraitu nahi dugu, kasu honetan osasunaren ikuspegitik, behar bereziak asko direlako erasotuak izan diren emakumeen artean".
Honako hauek izan dira harrera ekitaldi ofizialean, besteak beste: Maribel García Malo, bigarren idazkaria; Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai) eta Nuria Medina (PSN).
Genero Indarkeriaren Aurkako Psikologiako Estatuko X. Jardunaldietan, oraingo honetan esku-hartze psikologikoa aztertuko da, emakumeen kontrako indarkeriaren biktimen eskubideen erraztaile den aldetik. Psikologoen lanbide-kolektiboak “giza eskubideen urratze hori ezabatze aldera” bere gain hartutako “konpromisoa eta erantzukizuna” erakutsi nahi ditu.