Noiz argitaratua Asteartea, 2017.eko Abenduak 19

Nafarroako Parlamentuko 2017ko iritzi ‘Barometroaren’ aurkezpena

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak ‘Barometroaren’ emaitzak aurkeztuko ditu 10:30etan eta ondoren, talde parlamentarioetako bozeramaileek inkestaren balorazioa eginen dute

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, ‘Barometroaren’ emaitzak aurkeztuko ditu bihar prentsaurrekoan. Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuak Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedraren barnean burututako barometroa da.

 

Prentsaurrekoa Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 10:30etan.

 

Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedrako arduradunekin batera egingo du aurkezpena.

 

Parlamentuaren eta NUPen arteko itunaren ondorioz eginiko lan honek bozka intentzioa aztertzen du, eta egoera ekonomiko, politiko eta herritarren kezka nagusien balorazioa ere egiten du.

 

Aurkezpena amaitzean, 11:30ak aldera, (lehen solairuko prentsa aretoan) talde parlamentarioetako bozeramaileek, gehiengoa dutenetik gutxiengoa dutenera, prentsaurrekoa eginen dute inkestaren balorazioa egiteko.