Nafarroako Unibertsitate Publikoa premiatzen da 2016-19 Plan Estrategikoan Medikuntza graduaren ezarpena eta Tuterako kanpusaren garapena barne har ditzan
Unibertsitate eredua defini dezaten eskatzen da, NUP berrikuntzarako polo eta talentuak erakarriko dituen unibertsitate bat bihurtzeko
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, UPN, PPN, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, zeinaren bidez Ganberak “apustua egiten du Nafarroako Unibertsitate Publikoak gehigarri bat sar dezan NUPen IV. Plan Estrategikoan (2016-2019)”.
Onartutako ebazpenak bigarren puntuan Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzen dio Plan Estrategikoa zabal dezan eta “Medikuntza Graduaren ezarpena” atxiki diezaion. Atal hau UPN eta PPNren aurkako botoekin atera da aurrera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek aldeko botoa eman dute.
EH Bildu talde parlamentarioak ordezteko zuzenketa bat aurkeztu du, PSNk ekimenaren titularrak onartu ez duena, NUP premiatzeko gehigarri bat sar dezan “Medikuntza Graduaren ezarpena aztertu dezan, egungo eskaerari erantzuten dion Gradu eskaintza ere eta Tuterako Kanpusaren garapenaren balorazio ikerketa bat burutu dezan”.
Zioen azalpenean, PSNk sustatutako ebazpenak argudiatzen du “Medikuntza gradua ezartzeko aukeraren azterketa sakon baten faltak” eta “Tuterako kanpusaren egoera zehatzaren” inguruko proposamen omisioak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren IV. Plan Estrategikoa (2016-2019) indargabetzen duela, eta bi gai hauen garrantzia dela eta, NUPi plana berriz egin dezan eskatzen diote.
“Aspaldiko eskakizun” honen inguruan sortutako “debate sozial eta politikoa” dela eta, ohartarazten da Medikuntza gradua ezarriz gero, eskaintza akademikoa “birrantolatzea” beharrezkoa litzatekeela, eta honek etorkizun berriarekin “bat datorren planifikazio berri baten” sorrera premiatzen du.
Testuinguru horretan, “Unibertsitate eredu berria nahi dugu”, “gure ingurunearekin, gizartearekin eta honen beharrekin eta etorkizuneko proiektuekin” konpromisoa edukiko duena, eta hala, NUP “berrikuntza poloa bihur dadin baita ikerketa iturri ere, hórrela talentuak erakarriko baititugu. Nafarroako ideien fabrika onena izatea nahi dugu”.
-
Mozioaren argitalpena (NPAO, 131. zk, 2018-10-27koa)