Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Urriak 10
Ostegun honetan ‘Herri indigenen eta aniztasun kulturalarekiko errespetuaren eguna’ ospatzeko ekitaldia egingo da Parlamentuan
2017ko urriaren 9an onetsitako Adierazpen Instituzionalak zehaztutakoari men eginez
Urriaren 12a Herri indigenen eta aniztasun kulturalarekiko errespetuaren eguna izanik, Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan, hilak 11, ekitaldi bat antolatuko du. Bertan manifestu bat irakurriko dute eta kultura aborigenaren talde desberdinek parte hartuko dute.
Ekitaldia 18:00ean izango da Legebiltzarraren egoitzako atarian.