Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 27

Ostiralean emango zaio hasiera 2017ko Nafarroaren Eguneko programari Parlamentuaren historia laburbiltzen duen argazki erakusketarekin

Ate irekien jardunaldiak ere antolatu dira eta abenduaren 1 eta 2an izanen dira

Nafarroako Parlamentuak ekintza programa antolatu du datorren abenduaren 3ko Nafarroaren Eguneko ospakizunaren harira.

 

Abenduaren 1ean, ostiralean (11:00etan Areto Instituzionalean), Imágenes para un Parlamento-Parlamentu baten irudiak argazki erakusketaren irekiera ekitaldia eginen da, Foru Legebiltzarraren ia lau hamarkadako historia iruditan laburbiltzen duen erakusketa. Parlamentuko atarian abenduaren 21 arte egonen da ikusgai.

 

Parlamentuko Prentsa, Argitalpen eta Protokolo Zerbitzuak gauzatu eta zuzendu du, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuaren laguntzarekin, eta Adolfo Lakunza Eguarasen (Nafarroako Parlamentuko Argazkilari Ofiziala) aholkularitza artistikopean. Erakusketa azalpen modura eginiko 11 panelek eta 50 bat argazkik (40 x 50 zentimetro) osatzen dute, horietako asko Parlamentuko informazioaren berri ematen duten komunikabideetako profesionalek utzitakoak.

 

Erakusketak Parlamentuaren historiaren momentu azpimarragarrienak jasotzen ditu, hein batean dinamismoak, aniztasunak eta sortzen ari den demokrazia baten tentsioak markatutako garai bateko pultsio sozialen islada da.

 

Nafarroako Egunaren programaren barnean Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira, abenduaren 1ean (goiz eta arratsaldeko txandak) eta abenduaren 2an (goizez bakarrik).

 

Bisita doakoa da eta eskaera 948 209209 telefonoaren bidez egin daiteke astelehenetik ostegunera 07.30etatik 19.30etara eta ostiralean 7.30etatik 15.00etara (azaroaren 29ko jai egunean izan ezik). Bisita euskaraz egiteko aukera dago.