Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 7

Parlamentuak astearte honetan Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkura ospatuko du eta San Adrian eta Iruñeako ikasleek parte hartuko dute

Ainhoa Aznarez eta Eskubide Sozialetako Kontseilariarekin batera, indarkeria eta haurren bazterketa saihesteari buruz eztabaidatuko dute

Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza izango du buru bihar (11:00, Osoko Bilkuren Aretoa) Aldeas Infantiles erakundeak ospatuko duen Osoko Bilkurak, izaera dibulgatzailea duen saioa, Zure balioak besarkatu hezkuntza programaren barnean dagoena eta San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxeko eta Iruñeako Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute.

 

Saioan konfiantzak indarkeria eta haurren bazterketa saihesteko duen balioaz eztabaidatuko da, ebazpen proposamenak aurkeztuko dituzte ikasleek eta bozketa egingo da, boto gehien dituena praktikara eramanez.

 

Ekitaldian Ainhoa Aznarez Igarzak, Parlamentuko lehendakariak, Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Pedro Puigek, Aldeas Infantiles SOS erakundeko lehendakariak parte hartuko dute.