Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Urtarrilak 18

Parlamentuak atzera bota du mozio bat, Gobernua premiatzen zuena Hitzarmen Ekonomikoaren bidezko ekarpenaren erregulaziotik heldu diren aparteko diru-sarrerak zerbitzu publikoak hobetzeko erabil zitzan

PSNk defendatzen zuen 215 milioiak funtsezkoak diren zerbitzu publikoen beharrizanei bideratzea; esate baterako, osasun, hezkuntza eta gizarte arloetakoei

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du mozioa Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin, zeinaren bidez “Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du funtsezkoak diren zerbitzu publikoak hobetzeko erabil ditzan Hitzarmen Ekonomikoaren bidezko ekarpenaren erregulaziotik heldu diren aparteko diru-sarrerak, horrela zuzeneko eragina izateko enplegu-sorreran, Nafarroako herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eta Foru Komunitatearen lehiakortasunaren hobekuntzan”.

 

Mozioak bigarren atal bat zuen, zeinaren bidez “Nafarroako Gobernua premiatzen zen 2018ko ekitaldian handitu zezan berrikuntza, ikerketa eta garapenerako aurrekontua”. Zehazki, hurrengo ataletan eskatzen ziren inbertsioak: “NUPeko garapenerako, ikerketarako eta prestakuntzarako inbertsioa, Osasun-ikerkuntza publikoan jarduten duen Miguel Servet Fundazioari eta Idisna Fundazioan sartutako ikerketa zentroei bideratutako partidak eta Nafarroako Ospitaleguneko eta Tuterako eta Lizarrako ospitaleetako medikuntza-ekipamendu teknologikoa berritzeko partidak”. Atal honen aurka bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, UPN abstenitu da eta PSN eta PPNk alde bozkatu dute.

 

Era berean, hirugarren atalean “Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio 2018ko ekitaldian handitu dezan osasun, hezkuntza, kirol eta gizarte arloetako azpiegituretarako aurrekontua”; bereziki, Tuterako ospitalean egonaldi ertainerako unitate bat sortzea, Tuterako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua berritu eta handitzea, Osasun etxe berri bat Tuterako Lourdes auzoan, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako osasun etxeak eta kontsultategiak hobetzeko plana, Lizarrako Ospitaleko zerbitzu anbulatorio berriak, Sarrigurengo 0-3 urteko udal eskola eraikitzea, Azagran DBHI berri bat eraikitzea, Tuteran kiroldegi berri bat, Mendekotasunerako, desgaitasunerako eta gaixotasun mentalerako egoitza eta eguneko zentro publikoetan inbertitzea, SEPAP-Autonomiarako Laguntza Zentro publikoetarako azpiegiturak garatzea, Zentro publikoak egokitzea azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretura. Haren bidez onetsi zen Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina.

 

Azkenik, gobernua premiatzen da “2018ko ekitaldian handitu dezan Nafarroaren lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko aurrekontua; bereziki, ondoko hauetan: belaunaldi berriko banda zabaleko sarbide sareetako inbertsio planetako partidak, landa eremuko zonalde urruti, ahuldu eta utzienetarako; Toki entitateetarako xedapen libreko partida; Errepide plana, errepide sarea hobetzea eta premiazko jarduketak.”

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak aldatzeko zuzenketa bat aurkeztu dute, PSNk ekimenaren deitzaileak atzera bota duena, “2015 eta 2016 urteetan Estatuak bidegabeko kobratutako 215 milioien berreskuratzea goraipatzeko”, eta “Nafarroako Parlamentuak diru hau inbertsio sozialetara bideratzeko duen konpromiso politikoa adierazteko”.

 

Zioen azalpenean, PSNk bultzatutako mozioak 215 milioiak funtsezkoak diren zerbitzu publikoen beharrizanei bideratzea defendatzen zuen; esate baterako, osasun, hezkuntza eta gizarte arloetakoei.

 

Zentzu honetan, enplegu-sorreran, Nafarroako herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eta Foru Komunitatearen lehiakortasunaren hobekuntzan eragina izango duten neurriak hartzera deitzen da.