Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 12

Parlamentuak Carmen Segura, Koldo Amezketa eta Javier Onieva izendatu ditu Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseiluko kide

UPN eta Bilduren hautagaiak lehen bozketan hautatuak izan dira, baina bigarren bat behar izan da Onieva (Podemos) eta Baztanen (Geroa Bai) berdinketa apurtzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur, bozketa sekretu bidez, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseiluko hiru kideak hautatu ditu.

 

Lehenengo bozketan Carmen Segura Moreno (15 boto) eta Koldo Amezketa Diaz (10) hautatu dira. Lehena, UPNko egungo parlamentarioa da, eta bere taldeak proposatu du; bigarrena berriz, EH Bilduk proposatu du. 7 boto txuri erregistratu dira.

 

Bigarren bozketa bat behar izan da Javier Onieva Larrearen (Podemos-Ahal Dugu) eta Asier Baztan Bepereten (Geroa Bai) arteko 9 botoko berdinketa apurtzeko, eta azkenean lehena hautatu dute, 17 botorekin, besteak baino 8 gehiago. 23 boto txuri kontatu dira.