Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Urtarrilak 19

Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du DBHko eta Batxilergoko azken ebaluazioak ken ditzan

Hezkuntzaren alorrean errebalidak “ia aho batez” gaitzetsi direla eta Kongresuko indar guztiek eten nahi dituztela argudiatuta

Parlamentuak, gaurko osoko bilkuran onetsi duen erabaki batean, Espainiako Gobernua premiatzen du “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko azken ebaluazioak arautzen dituen uztailaren 29ko 310/2016 Errege Dekretua ken dezan”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek alde bozkatu dute, UPN abstenitu egin da eta PPNk aurka bozkatu du.

 

Podemos-Ahal Dugu parlamentu-taldeak eta I-Eko foru parlamentarien elkarteak sustatutako erabakiaren zioen azalpenean argudiatzen denez, hezkuntzaren munduan “ia aho batez” egin dira kritikak, eta Kongresuan ordezkaritza duten indar politiko guztiek agertu dute LOMCEn ezarritako errebalidak “eteteko” asmoa.

 

Amaierako ebaluazio horiek kentzeko hainbat arrazoi aipatzen dira; besteak beste, eskola goiz uzten dutenen kopurua igoarazten dutela, DBHko lau kurtsoetan eta Batxilergoko bietan egindako ahalegina eta lortutako errendimendua zaputz ditzakeen azterketa bat irakasleen irizpidearen gainetik jartzen dela, eta lehen mailako eta bigarren mailako eskolak egotea eta, ondorioz, alde sozialak eta pertsonalak areagotzea bultzatzen dela.